BURGOSKO EPAIKETA: 50 urtemuga

50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin. ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.

Kereilak aurrera doaz

Iruñeko Udalaren kereila babestu dute frankismo garaiko ehun sindikalistak. Frankismoaren kontra borrokatu ostean, "gogoratzeko eskubidea" aldarrikatzen dute. Jazarri zitzaizkienak zigorrik gabe ez geratzea nahi dute.

Gehiago irakurri

Montejurra 76

Montejurrako gertaerak berriro ekarri ditu gogora 40. urteurrenak. Gaur bete dira 40 urte Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos hil zituztela. Lizarran hainbat ekitaldi antolatu dituzte gertaera horiek gogoratzeko.

Gehiago irakurri

Torturaren lekukoak

Ondoko grabazioak frankismoaren erasoak pairatu zuten hiru emakumeenak dira. Frankismo gogorraren garietan. Ez ziren bakarrak izan. Beraien lekukotasuna milaka eta milaka emakume eta gizon torturatuen ordezkaritza bat da bakarrik. Oraindik erantzukizunik ez izatea eta arduradunak inpunitate osoz ibiltzea da mingarriena, lotsagarriena.

Gehiago irakurri

Hemen torturatzen da

Torturaren kontrako muralak egiteko eta manifestaziorako deia egin dute Atzoko atxiloketak salatu dituzte gaur Burlatan, eta bi deialdi zehatz egin dituzte: txoko guztietan torturaren kontrako murala pintatzeko deia egin dute batetik, eta, bestetik, torturaren kontrako manifestazioa antolatu dute, larunbaterako, 13:00ean, Burlatan. Deia egin aurretik ere hainbat pintaketa agertu dira Euskal Herrian Burlatako murala irudikatuz.

Gehiago irakurri

Iruña biktimak gogoratzen

1936ko gerrako eta frankismoko biktimak gogoratu dituzte Iruñean. Ehunka lagun elkartu dira Nafarroako hiriburuan, 1936ko kolpearen ondotik hildakoak gogoratzen dituen plakaren aurrean.

Gehiago irakurri

Oztopoak Servini Epaileari

Servini Epaile argentinarrak Gobernu espainiarrari eskatutako exhortoak edo erreguak Madrileko Auzitegi Nazionalak antolatu ditzan frankismo garaian egindako hainbat krimenen erantzule inputatuei ikerketa-galdeketak bertako epaitegietan egin daitezen, bertan behera geratu dira espainiar Justizia Ministerioak ez diolako inolako jaramonik egin.

Gehiago irakurri

Zorrak kitatzen

Yolanda Gonzalez zenari plazatxo bat eskaini diote Bilbon. Juan Mari Aburto alkateak esan du Gonzalezekin zuten "zorra" kitatu dutela.

Gehiago irakurri

Tortura: ikerkuntzak eta frogak

Paco Etxeberria: “Erraza da urrutiko kasuez hitz egitea, baina hemengoez hitz eginda alarma gorria pizten da”. "Aztnugal" kanpainaren barruan antolatutako mahai inguruan hitza hartu dute Lorea Bilbaok, Paco Etxeberriak eta Jorge Del Curak. Espainiako estatuan tortura ez dela ikertzen salatu dute, eta torturari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte.

Gehiago irakurri

Hilotzak Nafarroan

Ezkabatik ihes egindako hamalau lagunen hilotzak topatu dituzte. Ihes egin ondoren, fusilatu egin zituzten. Arrastoak deshobiratzeko lanetan izan da Ana Ollo kontseilaria.

Gehiago irakurri

Mexikon ere Kereilak frankismoaren aurka.

Amnistía Internacional-ek kereila bat aurkeztu du Mexikon, iker ditzaten 1936ko gerrako eta frankismoko krimenak. Giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuekin batera salatu du Espainiako agintariek ez dutela inoiz ikertu eta argitu zer gertatu zitzaien desagertuei, eta biktimek beste herrialde batzuetan bilatu behar dutela egia, justizia eta erreparazioa.

Gehiago irakurri

Saharako Memoria

Gatazka ahaztuenaren argiak. Mendebaldeko Saharako Um Dreiga kanpalekuan izandako bonbardaketen ikerketa eta aurkitu dituzten hiru hobi berrien txostena argiratatu dute bi liburutan Hegoa fundazioak, EHUk eta Aranzadik Euskal Fondoaren babesean; Carlos Beristain eta Paco Etxeberriak zuzendu dute lana.

Gehiago irakurri

Hilobiak plazaratzen

36ko gerran hildako CNTko kide baten gorpua atera dute Larrabetzun. Ramon Portillo CNTren Celta batailoiko kidearena da Urkulu mendian topatutako gorpua. Haren senideak ere izan dira ekitaldian.

Gehiago irakurri

80 urte eta oraindik hemen

Mendean hartzeko garbiketak Bizkaian. Aurten 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Okupazioak aurrera egin ahala, garbiketa politikoak egin zituzten matxinatuek Bizkaiko udaletan eta diputazioan. Erakundeetako langileen %63,03 kaleratu edo zigortu egin zituzten.

Gehiago irakurri

Hobiak: Guadalajarako kasu bat

«Nik aita atera nahi dut, baina beste askoren hildakoak ateratzeko ere ari gara borrokan» Ascension Mendieta Ibarra (1925, Sacedon, Espainia) aurrekari garrantzitsua ezartzeko zorian da. 36ko gerra bukatu berritan fusilatu zioten aita, ezkertiarra bera, eta hura hobitik ateratzeko baimena jaso du, justizia unibertsalaren printzipioa erabilita.

Gehiago irakurri

Gerrako Hobiak

28 kokaleku aztertuko ditu Aranzadik, 1936ko gerrako hobi gehiago bilatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan topatutako 80 hobiak 2020. urterako ikertuta egotea espero dute. Mapa bat osatu du Eusko Jaurlaritzak

Gehiago irakurri

BURGOSKO EPAIKETA: 50 urtemuga

50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin. ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.

Gehiago irakurri