Bulego Birtuala
Frankismoaren krimenen aurkako 4591/10 Kereila
Frankismoaren inpunitatearekin amaitzea da gaurko erronka; erori ziren edo pairatu zuten guztiei zor diegu, eta baita egun mundu hobeago baten alde borrokan jarraitzen dugunoi.
FRANKISMOAREN AURKA ARGENTINAN ZABALDUTAKO KEREILAN PARTE HARTZEKO MOTAK:
Hauek dira parte hartzeko aukera ezberdinak:
1.- Kereilatzaile gisa: biktima zuzena izan behar da, edo biktimarekin senidetasuna izan behar du, edozein gradutakoa, frankismoaren aurka irekitako auziaren barruan (1936.eko Uztailetik 1977.eko Ekainerakoa) gizateriaren aurkako krimenak (erailketak, torturak, sekuestroak…) salatuaz. Aukera hau partaidetza aktiboena da: kereilatzaileak prozesuaren abiadura bultza dezake, diligentziak eskatu, frogak aurkeztu, errekurtsoak egin, etab.
Epailearen aurrean berretsi beharko du kereila.
2.- Salatzaileak gisa: aurreko puntuan agertzen den auziaren barruan edonork aurkeztu dezake epailearen aurrean berari gertatutakoaren salaketa, edo berak ezagutzen duen beste pertsona bateri gertatutakoa. Epailearen aurrean berretsi beharko du salaketa.
3.- Atxikitu gisa: aurreko puntuan agertzen den auziaren barruan bere laguntza eta babesa aurkeztea nahi duen pertsona orok egin dezakeen ageria.
ONDORENGO LERROETAN DAUDE AUKERA BAKOITZARI DAGOZKION BETEBEHARRAK:
1.- KEREILATZAILE GISA:
Hurrengo lerroetan argituko ditugu egin eta lortu behar diren dokumentuak. Edozein motatako zalantzarik izan ezkero, edo dokumentuak egiterakoan arazorik bazenu, webgune honetako “Kontaktua” atalaren bitartez kontsulta dezakezu, edo baita gure posta-kutxara igorriaz: p.k. 334 / 48008 Bilbao.
DOKUMENTUAK:
(denak gazteleraz egin behar dira, Epailearen hizkuntza hori baita)
1.- Notario aurrean xedatzea, pertsona bakoitzak abokatuei botereak emanaz Buenos Aires-en eta Estatua espainiarrean kereila kudeatzeko. Herri bakoitzeko kereilatzaileen arteko taldeak egitea komeni da, denon artean botere bakarra egiteko, Notaritzako faktura merketuaz horrela. Hemen daukazu botere eredu bat (“word” formatoan, notaritzari textua kopiatzen laguntzeko): MODELO DE PODER NOTARIAL. Botere dokumentu horreri erantsita joan behar zaion gauza garrantzitsu bat: La Hayako erantsia edo “apostille La Haya” deritzana. Hona hemen eredua: MODELO APOSTILLE. Dokumentu biak batera egin behar dira notaritzan.
2.- Testigantza, kereila jartzeko dituzun arrazoiak adierazten duen testua. Kereilatzailea izan daiteke: errepresaliatua bera, familiarteko bat, errepresaliatuarekin bizi izan den pertsona (kasu honetan bizikidetza frogatu beharra dago ziurtagiriren batekin), eta baita Elkarte bat bera (kasu honetan dokumentu espezifikoak egin behar dira). Hemen dituzu, orientazio gisa, lau eredu-plantilla ezberdin, Buenos Aires-en jada aurkeztuak: gerra-asesinatu batena, test.Telleria; anaia batena, test. Arrizabalaga; errepresaliatua berarena, test. Gesalaga; eta Elkarte batena (kasu honetan kopia errazteko “word” formatoan daude: cerificado Junta eta testimonio Asociación). Testigantza pertsonalarentzat Plantilla zuria ere “word” formatoan jaizteko moduan duzu: Plantilla-Testimonio querella
Testigantza pertsonalak izan behar dituena:
-Identifikazio pertsonalaren datu guztiak, NAN agiriarekin lagunduaz.
-Gertatutakoaren kontaketa argia eta zehatza, gertaerek kronologikoki ordenatuaz ahal den heinean. Idatzia ez da luzea izan behar, baina bai gertaeren zehaztasun sakonarekin:
-atxiloketa datak, tokiak eta nork (BPS, Guardia zibila…)
-tortura edo irainen datak eta tokiak, ahal den heinean torturatzaileen izenekin.
-epaiketa datak eta tokiak (TOP, Gerra Kontseiluak…), bere garapenean izan ziren irregulartasun eta gainontzeko faltekin, epaileen izenekin, etab., eta baita zein zigor, isun, etab., izan ziren.
-egondako kartzelak eta datak, zigorrak eta errepresaliak, gose grebak, etab., ahal den heinean kartzeleroen izenekin.
-ondasun konfiskatuak eta datak, eta zein tribunal edo epaileak erabaki zuen.
-errepresalia politikoak eragindako kaleratze laboralen datak eta tokiak.
-Edozein motatako bidegabekeriak elkarrekin jasandako lagunen izenak, gertaerak zehaztuaz, eta erantzuleen izenak jarriaz, ahal den heinean.
-Judizial edo administrazio mailan egindako beste edozein kudeaketa informazio jasotzeko, edo kalteen ordainerako, edo erantzuleen identifikaziorako, etab. Eta kudeaketa horien emaitzak.
-Ikerketarako bidezkotzat ikusten den edozein motatako ekintzak, pertsonalki, edo beste batzuei, eragin digutenak.
3.- Dokumentu egiaztatzaileak, salatzen diren ekintzak frogatzeko, nahiz eta batzuk kontatzea bakarrik ahalko den (torturetan ez dute ziurtagiririk ematen…). Azken hauentzat oso garrantzitsua litzake bi edo hiru lagunen arteko elkar sufritutakoaren testigantza baterakoiak ematea, gertaera berekoak, toki berdinekoak, torturatzaile berdinekin…etab.
-etxean dituzun edo zure abokatuek dituzten dokumentuak: sumarioak, sententziak, isunak, kartzelaratze komunikazioak, indultuen ezezkoa, kondena betetzearen ageria, etab.
Dokumentu egoki batzuk, eta lortzeko moduak:
Dokumentu hau inprimatu dezakezu: pasos documentación oficial
GARRANTZITSUA: Ez da behar-beharrezkoa hemen jarritako guztiari so egitea, ezta “paper guztiak” edukitzea, baina kereilarako hainbat eta dokumentazio gehiena izanik, geroz eta zailagoa egingo zaie errefusatzea. Edozein arazorako web honetako “Kontaktua” atalera jo zuzenean.
2.- SALATZAILE GISA:
Mota hau ia Kereilatzearena bezelakoa da, baina lehen puntua kenduaz, hau da, ez du notario aurrean xedatzeko premiarik (botere notarialik ez du behar). Baina gainontzeko guztia komeni da betetzea, hau da, Testigantza eta ahal den Dokumentazio Egiaztatzaile gehiena. Testigantzarako Plantilla zuria ere “word” formatoan jaizteko moduan duzu: Plantilla Testimonio-denuncia
3.- ATXIKITU GISA:
Bere laguntza eta babesa aurkeztea nahi duen pertsona orok egin dezakeen ageria. Plantilla zuria ere “word” formatoan jaizteko moduan duzu: Apoyo a la Querella