Sorrera agiria
EUSKAL HERRIAN DIKTADURA GARAIKO ERREPRESALIATU ETA PRESOEN AGIRIA.
Memoriaren aldeko eta Inpunitate Frankistaren aurka-ko borrokak aurrera darrai. Eraildakoen senitarteak, Aranzadi Elkarteak, eta beste hainbat taldeek azken urte hauetan egiten ari diren lanei esker sortu zen gobernu sozialistak deritzan “Ley de la Memoria Histórica” lotsatia, faxistak lurperatu zituzten erailak topatuaz eta genozidio frankistan desagertutakoen errehabilitazio batzuk lortuaz. Baina lege honek ez ditu betetzen, inondik ere, biktimen eta bere senitartekoen justizia, erreparazio eta duintasunaren egarriak.
Horren ondorioz, mugimendu herrikoi hori handitzen joan da, eta exhumazioak, salaketak, eta erreklamazioak hedatzen.Euskal Herrian eta estatuan hainbat elkarte ari dira lan horretan.
Estatu aparatuan txertatuak dauden frankistek eta dituzten hedabide guztien erreakzioa izan zen mobilizazio eta erantzun herrikoiaren detonatzailea. Horrela ulertu behar da, adibidez, Madrilen duela urte bete baino gehiago eman zen manifestazio erraldoia “Contra la impunidad franquista, verdad, justicia y reparación” lelopean. Mobilizazioak hedatzen doaz, zorionez.
Baina borroka honetan hutsune nabarmen bat dagoela deritzogu: frankismoaren aurka bere azken hamarkadetan borrokatu genuen milaka eta milaka lagunena. 60.hamarkadatik aurrera diktaduraren aurka borrokatu zuen generazioak sufritutako tortura, kartzela, atzerriratze eta gainontzeko errepresio motak ez daude jasoak.
Gure herriaren askatasunaren alde eta iraultza sozialaren alde borrokatu genuenontzat iraingarria izan zen, oso, Francok ezarritako monarkia zentralista “errekontziliazio” paktu baten bitartez onartzea, inpunitate guztiarekin eta inongo garbiketa gabe frankismoaren aparatua mantenduaz.
1977.ean gaizki deituriko “Amnistiaren Legea”k diktaduraren krimen guztiak barkatzen zituen. Baina amnistia ezin da amnesia izan. Azken urte guzti hauetan frankismoaren aurka bere gibeletan ibili ginen borrokalariak ahaztuak izan gara, eta gure borroka isildua, ezkutatua. Memoriaren zati garrantzitsu bat garela deritzogu. Erantzukizun politiko eta penalak eskatzeko testigantza dugu diktadurekin bat egin zutenen aurka. Zuzenean sufritu genuelako bere errepresio gogorra, eta krimen guzti haiek ezin direlako ezkutatu, apaindu edo ahaztu.
Horregatik behar dugu Elkarte hau: hausnartze kolektiboa eta interbentziorako tresna bat eraikitzeko, denon laguntzarekin. Frankismoaren aurkako erresistentziaren duintasuna aldarrikatzeko eta gure nortasuna mantentzeko, nortasun horrek zituen askatasun sozialen zutabe nagusiak mantentzeko hain zuzen: herrien eta pertsonen eskubide osoen aldeko borrokan jarraitzeko, askatasuna eta mundu hobeago eta justu baten alde borrokatzeko, inongo zapalkuntza sozial eta politiko gabeko mundu bat eraikitzeko.
Elkarte irekia eta baterakoia proposatzen dugu. Irekia, frankismoaren aurka borrokatzearren errepresalia jaso zuen edozein pertsonak bere partaidetzarekin lagundu dezan. Eta baterakoia Elkartearen lan nagusiena Memoria berreskuratzeko mugimendu zabal bat sendotzea delako.
Gure lanerako proposamen zehatzak hauek dira:
1.- Frankismoaren inpunitatearen aurka borrokatu. Estatu aparatuaren depurazioa birplanteatu, frankismoaren arrasto guztiak ezabatuaz. Errepresioan partaide izan zirenak baztertuak eta prozesatuak izan behar dute. Lotsagarria da egungo judikaturan edo segurtasun indarretan orduango hainbat eta hainbat partaide frankista izatea, ”principios fundamentales del Movimiento”-ei zin et men egin zietenak.
2.- 1977.eko Amnistiaren Legea eraldatu, “bukaera legea” deritzana bere muinetik ezabatuaz, humanitatearen kontrako krimenak ez baitira epemugadunak.
3.- Frankismoaren hierarka guztiei bere pentsioen baliogabetzea. Diktadura mantentzearen alde hainbat lan eta kargu izan zutenek ezin dute kobratzen jarraitu estatuaren poltsikotik, azken finean gure poltsikoetatik..
4.- Preso eta errepresaliatuen aldarrikapen berezien alde ekin, batez ere arrazoi politiko, sindikal edo sozialengatik kondenatuak izan ziren, edo egun diren, sumarioen deuseztapena, baliogabetasun hori homosexualitateagatik zigortuak izan zirenei ere aplikatuaz. Presoei eta atzerriratuei emandako konpentsazioak barregarriak izan dira, Europan zehar faxismoaren aurka borrokatu zutenei emandakoekin konparatuaz.
5.- Egungo errepresiozko espetxe politika salatu, eta baita komisaldegietan ematen ari diren tortura eta gehiegikeriak. Kartzeletako dispertsioaren aurka gaude, eta baita Estatuan dauden CIES (atzerritarrentzat barnetegi berezi)en aurka, kartzela utsak besterik ez baitira, edozein gizarte demokratikoarentzat onartezinak.
6.- Askatasun demokratikoen kontrako araudi mugatzaileen aurka mobilizatu, legislazio edo salbuespen epaimahaiak deuseztatzearen alde (“Audiencia Nacional”, “Ley de Partidos” edo “Ley Parot” modukoak).
7.- Erakunde faxista guztien ilegalizazioa exijitu.
8.- Euskal Herriko nahiz Estatuko beste plataforma, foro edo erakunde koordinatzaileekin elkarlana egin, memoria mugimenduaren alde proposamenak, ekimenak eta jarduera bateratuak bultzatuaz.
9.- Plataforma bat eraiki errepresio frankistaren ondorioak izan zituzten pertsonek konpentsazio egokiak izan ditzaten (soldatak, seguritate sozialeko kotizazioen onarpena, pentsio duinak, osasungintza, eta gainontzeko prestazio sozialak).
10.- Edozein sistema edo Herritan ematen diren askatasunaren aldeko mugimenduak sostengatu, esplotazioaren ala zapalkuntzaren aurkako borroka guztiak babestuaz.
Torturak, kartzela zigorrak, atzerriratzeak eta deserrotzeak zauri haundiak utzi dizkigute. Horregatik behar dugu Elkartea, elkarlanean lortzeko frankismoaren ostean ezarri zuten sasi-demokraziak gure borrokalari duintasuna estali, mozorrotu edo isildu duelako. Juan Carlos Arce idazleak George Orwell-en ahotan jartzen dituen azpiko hitzak dira esanguratsuak: “Si dejamos que el poder deforme la verdad, llegará un día en que incluso habrá un Ministerio de La Verdad, para cambiar la historia, para decidir, por ley, qué es verdad y qué no lo es. Porque quien maneja el pasado controla el futuro.” (La noche desnuda – Juan Carlos Arce – 2008)
Biktimak gara, baina ez biktimistak. Ez dugu errukirik eskatzen, ezta sentimentaltasun merkeari deitzen. Alderantziz: gure diktaduraren aurkako erresistentzia militantearen errespetua eta duintasun osoa aldarrikatzen dugu. Horregatik gure Elkarteak ez du atzera bakarrik begiratuko: etorkizunera begiratuko dugu, ekitaldiak, topaketak, foroak, hitzaldiak, argitalpenak, aldizkariak, ikerketak eta eztabaidak bultzatuaz, gure esperientziek hurrenagoko belaunaldiei lagun diezaien mundu askatu baten aldeko borrokan.
Elkartea testigantza eta topagune bizi bat izatea nahi dugu, historiaz eta bizitzaz betea, eta ekintza-ideien iturri Euskal Herrian.
Euskal Herrian, 2011.eko Abenduak
Sabin Arana, Xabier Armendariz, Julen Arregi, Armando Aulestiarte, Josu Bilbao Barrena, Josu Bilbao Cos, Estepan Epelde, Jesús Estrada, José Luis Etxegarai, Enrike Gesalaga, Josu Ibargutxi, Antxon Lopez, Iñaki Martin, José Julián Pascual, Dario Rodríguez, Kepa Zugadi, Juan Mari Zulaika.