Biktimentzat eskuliburu bat

Eskuliburu hau Argentinako diktadurapean Estatu terrorismoaren gehiegikeri anitzak sufritu zituzten biktima eta lekukoentzat egina dago.Militarrak atera zituzten “Ley de Punto Final” eta “Ley de Obediencia Debida” legeak ezabatuak izan zirenean lortu zuten egitea eskuliburu hau.

Baina eskuliburu honek edozein Estatutan, espainolean adibidez, gertatzen diren gehiegikeriak salatzeko ere balio duela deritzogu.
Ez hemen dagoen “azken puntuko legea”, hots, 1977.eko “Ley de Amnistia” deritzana ezabatua izan delako, baizik eta gaurtik hasi
behar dugulako prestatzen eta salatzen frankismoaren diktadurak eragindako krimen eta gehiegikeri guztiak. Indarrez eta gogobetez
egiten badugu gure lana, urrats handiena emango dugu gaur inpunitate osoz babesten duan hainbeste kriminalen legedi hori
ezabatzeko.

Argentinako eta Estatu espainoleko justiziaren artean izango diren ezberdintasun prozesalak eta prozedurazkoak salbu, zure esku
jartzen dugun eskuliburu honek laguntza handia emango dizulakoan gaude Estatu terrorismoaren biktima edo lekukoa bazara. Zure zirkunstantziak ondo kokatzeak asko lagunduko dizu gurekin edo “Frankismoaren aurkako Kereilaren Estatu Koordinadora” (CeAqua)ko abokatuekin harremanetan jartzeko orduan, “Goldatu” eta Euskal Plataforma koordinadora horren partaide izanik.

Hona hemen Argentinan argitaratutakoa:

Manual para Victimas y Testigos en Causas Vinculadas al Terrorismo de Estado