Guri buruz

Guri buruz

Euskal Herriko nekazariak goldea erabiltzen dute lurra jorratzeko, bueltatzeko, oxigenatzeko, iraultzeko…

Gure Elkartea horretarako jaio da: Francoren diktadura garaiko benetako historia goldatzeko, aldarrikatzeko, egungo boterearen hedabideek kontatzen ari diren sasi-historia saihestuaz. Baina ez dugu nahi historia bakarrik goldatzea,egungo egoera lazgarria goldatzen ari diren mugimendu guztiekin bat egitea nahi dugu, beste mundu bat posible delako.

1960. eta 1970. hamarkadetan Euskal Herrian eta Estatu guztian eman ziren borrokei esker, milaka eta milaka borrokalariek egin zituzten ekarpenei esker, lortu zen egun dagoen demokrazia formal hau. Historia hura estaltzea nahi dute, eta borrokalari guzti haien duintasuna suntsitu.

Webgune hau gure aldarrikapenaren tresna bat gehiago bilakatzea nahi dugu, egia, justizia, erreparazio eta askatasunaren alde jarraitzen duen borroka hau indartuaz. Zeren garai haietako helburuak ez dute baliorik galdu:Herri honen subiranotasun politiko eta askatasun sozial osoen aldeko borrokalariak izan ginen, eta egungo borrokalariekin bat egiten dugu Euskal Herria aske, solidario eta justu baten aldeko borrokan.

Gure ekimenen berri bertatik jaso ahal izango duzu; baita, aukeran, zure iritziak emateko atala ere baduzu. Eta bertatik egin dezakezu Elkartearekiko atxikimendua. Zure testigantza eta indarra, besteenarekin batera, oso garrantzitsua delako.