Borboiak zigorgabetasunarekin bat egiten du
Inpunitatearekin ez dago demokraziarik
Areto europarrak gogorarazten dio gaiari buruz dauden gomendio internazionalei muzin egiteak Zuzenbide Esta-
tuaren funtsezko printzipioak apurtzen dituela, eta bat egin du Nazio Batuek nahiz Europako Kontseiluak emandako gomendioekin Espainiak diktadura frankistak egindako krimen guztiak irmo iker ditzan.
Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak testuinguru honetan antolatuko ditu 2017rako inpunitatearen aurkako bere ekimen guztiak, kontuan izanik 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzia heroikoaren suntsiketa eta hondamendi osoaren 80. urteurrena izango dela. Gernika, Eibar, Durango, Otxandio, Bilbo, Donostia, Iruñea, Irun... eta Hego Euskal Herriko beste hainbat herrik zuzenean sufritu zuten frankismoak erakarritako errepresioaren eta erailketen uholde bortitz hura. Halaber, Holokaustoaren Egun Internazionala izango denez, gogoratuko ditugu frankismoaren sarraskitik ihesean bere kolaboratzaile ziren naziek Alemaniako kontzentrazio esparruetan hil zituzten ia 200 euskal gatibuak ere.
Gure herriek eta hiriek ez dute ahazten. Azken hilabete hauetan bere instituzio munizipalek frankismoaren krimenei buruzko lanak hasi dituzte Egia eta Justizia eskatzeko. Bere bizilagun biktimen defentsan udal bakoitzak frankismoak eragindako zitalkeria guztiez kereilak irekitzeko asmoak geroz eta gehiago indartzen ari dira, eta askok bat egingo dute Memoriaren Aldeko Hiriak ekimenarekin, berriki hartua izan dena Estatu guztiko udal garrantzitsu batzuen aldetik Iruñeko bilera batean, bertan plazaratutakoa urriaren 27an, udal agiri batean.
Estatu espainiarreko udal batzuk daude tartean, hala nola Zaragoza, Tarragona, Bartzelona, Coruña, Cadiz, Rivas Vacia- madrid eta Miranda Ebro...; edo Hego Euskal Herriko erakundeak, Arabako Biltzar Nagusiak, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusiak, baita hainbat udal ere: Iruñea, Gasteiz, Gernika, Eibar, Orereta, Otxandio, Elgeta, Durango, Berriz, Larrabetzu, Urduña... ari dira jorratzen kerei- lak jartzeko prozedurak, beraien udalerri edo eskualdetan frankismoak eragindako krimenen aurka.
Nahiz eta bere azkeneko diskurtsoan Borboi berriak esan ahaztu egin behar dela, zauri zaharrak ireki gabe, berak eta bere Erregimenak mantentzea nahi duten inpunitatearen aurkako bidea garden markatua dago: hemen eta orain egia guztia exijitu behar da; eta behar den Justizia egin, 1936ko kolpe faxistatik aurrera izan ziren krimen guztiekin.
Inpunitatearekin ez dugulako demokraziarik: frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!
Bukatzear dagoen 2016. urte honetan ere izan ditugu espainiar Gobernuaren aldetik hainbat traba eta eragozpen, frankismoaren krimenei buruzko ikerketa, salaketa eta ekimenak burutzeko oztopo etengabeak jarriaz.
Estatuko Fiskaltza Nagusiak pasa den irailaren 30ean emandako aginduak ere bide oztopatzaile horretatik doaz, baina Servini epaileak bidalitako erregu edo exhortoei bidea emateko epaile batzuek izan duten jarrera baikor eta duina dela medio, agindu haiei muzin eginaz, Bilboko eta Gernikako Epaitegietan bi biktimak bere deklarazioa aurkeztu ahal izan dute hilabete honetan. Zoritxarrez, Bilboko eta Eibarko beste epaile batzuek ez dute jarrera bera izan, eta beste bi biktimak ezin izan dute deklaratu. Horrek frogatzen du Espainiako epaileek orokorrean gainditu gabeko irakasgai larri bat dutela oraindik demokraziarekin eta defendatzea helburutzat duten Justiziarekin, baita Justizia Unibertsalaren eskakizunak betetzeko duten erantzukizunarekin ere.