Frankismoaren aurkako Kereilak
Berria.- 2016.12.15
Amagoia Iban
Ostiral honetan, abenduak 16, Julia Lanas Zamakolari deklarazioa hartuko diote Gernikako epaitegian, 12:00etan, Maria Servini epaile argentinarrak hala eskatuta. Abenduaren 21ean, berriz, Tasio Erkizia Almandozek deklaratuko du, Bilboko 7. Instrukzio Epaitegian, 10:30ean. Julia Lanasek 97 urte dauzka, eta kolpistek gogor jazarritako familia bateko kidea da. Tasio Erkizia, berriz, basatiki torturatu zuten 1975ean. Gaur egun 73 urte ditu.
Frankismoaren Aurkako Argentinako Kereilaren Euskal Plataformak elkarrateratzea egitera deitu du ostiral honetan, Gernikako epaitegi atarian, Julia Lanasi babesa adierazi eta krimen frankisten zigorgabetasuna salatzeko. Abenduaren 21ean ere elkarretaratzea egitera deitu du, Bilboko auzitegi atarian, Tasio Erkiziak deklaratu bitartean.
Agerraldia egin dute gaur Tasio Erkiziak, Julia Lanas Zamakolak eta Luis Maria Ormazabalek, Kereilaren Euskal Plaraformako Goldatu, CNT eta Sare Antifaxista taldeetako ordezkariekin batera. Ormazabalek 92 urte dauzka -Espainiako Alderdi Komunistako kide zela, hainbatetan atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten-, eta hari ere deklarazioa hartu nahi izan dio Servini epaileak, baina Bilboko auzitegiak ez du onartu.
EH Bilduk, Goazen Bilbaok eta UdalBerrik idatzia aurkeztu dute Tasio Erkiziaren deklarazioa babesteko.