Ekitaldiak

Burgosko Epaiketaren 50. Urteurrena. Eibarko ekitaldia.

Eibarko eta mugakide diren udalerrikoek jarraitu ahalko duzue ekitaldi hau sarrerak hartuta, bai lehiatiletan, kartelean agertzen diren egun eta ordutegietan, eta bai Kutxabanken (Interneten bidez) 30/40 zentimo ordainduz. Hala ere, zuzenean jarraitu ahalko duzue YouTube-n Goldatu Elkartea idatziz bilatzailean eta, behin gure kontuan, Goldaturen ikurran (zuzenean) sakatuz.

Gehiago irakurri

12/2016 ko legea

Lehengo eta behin, lege honek epe berri bat irekitzen du, 2017ko agorrilaren 10era arte, biktimatzat onartua izateko eta, ondorioz, laguntzak jasotzeko. Honek esan gura du, Jaurlaritzaren aurreko dekretuaren babesa eskaerak epez kanpo egin zituztenek beste aukera bat dutela eta egin ez zituztenek, baina orain gura dutenek, lege honen babesa jaso ahal dutela. Horretarako, Jaurlaritzaren teknikari den Maria Angeles Sanchez Amadorekin harremanetan jar zaitezkete 945019146 telefonoren bidez edo ma-sanchez@euskadi.eus posta elektronikoz. Gurekin be berba egin ahal duzue, "Kontaktua"-n agertzen diren bideak erabiliz, eta laguntza emango dizuegu eskaerak betetzeko.

Gehiago irakurri

TORTURARI BURUZKO IKASTAROA EHUN.

Elkarrizketa. Juan Mendez. NBEko Torturaren Aurkako Kontalari Berezia: «Inpunitatea handia baldin bada, tortura sistematikoa da». «Oso zientifikoa» iruditu zaio Mendezi torturari buruz egiten ari diren ikerketa, baina gogora ekarri du estatuen betebeharra dela tortura ikertu, zigortu eta prebenitzea. Salaketa soziala funtsezkoa dela dio.

Gehiago irakurri

INTXORTA EGUNA: Emakume erresistenteak

PROTAGONISTAK IZAN ZIRELAKO. Intxortako trintxerak izan ziren, 1936ko irailetik 1937ko apirilera, matxinatu faxisten aurrerakada geldiarazi zituztenak zazpi hilabetez . Baina ez ziren gudariak bakarrik izan erresistentzia hura burutu zutenak. Hobe esanda: gudariak ez ziren gizonak bakarrik izan. Emakumeak ere guda haretan burubelarri sartu ziran, baita diktadura garaian ere frankismoaren aurkako erresistentzian. Aurtengo INTXORTA EGUNA beraiei zuzendua dago: EMAKUME ERRESISTENTEei. Omenaldia emakume hauen ordezkari batzuei egingo zaie, izan ziren milaka eta milaka emakumeen izenean.

Gehiago irakurri

1976ko Martxoaren 3a: 40 urte inpunitatez beteak

Hori plazaratzeko antolatzailea izan den Talde Ereagilearen partaide izan gara, Martxoak-3 Elkartearekin eta EAJ/PNVko baita EH Bilduko eurodiputatuen partaidetzarekin. Jardunaldi Internazionalak antolatu ditugu otsailaren 29 eta martxoaren 1erako, hainbat saio ezberdinak eratuaz gaur arte dugun frankismoaren inpunitatea aztertu eta salatzeko asmoz, betirako desageraztea lortuaz.

Gehiago irakurri