Hilobiak plazaratzen
36ko gerran hildako CNTko kide baten gorpua atera dute Larrabetzun. Ramon Portillo CNTren Celta batailoiko kidearena da Urkulu mendian topatutako gorpua. Haren senideak ere izan dira ekitaldian.
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea
Nabigazioa
36ko gerran hildako CNTko kide baten gorpua atera dute Larrabetzun. Ramon Portillo CNTren Celta batailoiko kidearena da Urkulu mendian topatutako gorpua. Haren senideak ere izan dira ekitaldian.
Mendean hartzeko garbiketak Bizkaian. Aurten 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Okupazioak aurrera egin ahala, garbiketa politikoak egin zituzten matxinatuek Bizkaiko udaletan eta diputazioan. Erakundeetako langileen %63,03 kaleratu edo zigortu egin zituzten.
«Nik aita atera nahi dut, baina beste askoren hildakoak ateratzeko ere ari gara borrokan» Ascension Mendieta Ibarra (1925, Sacedon, Espainia) aurrekari garrantzitsua ezartzeko zorian da. 36ko gerra bukatu berritan fusilatu zioten aita, ezkertiarra bera, eta hura hobitik ateratzeko baimena jaso du, justizia unibertsalaren printzipioa erabilita.
28 kokaleku aztertuko ditu Aranzadik, 1936ko gerrako hobi gehiago bilatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan topatutako 80 hobiak 2020. urterako ikertuta egotea espero dute. Mapa bat osatu du Eusko Jaurlaritzak
50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin. ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.