TORTURA: Bertsio ofiziala deseraikitzen.
Ikusmina piztu du torturari buruz eginiko mahai inguruak, 8/2013 sumarioko auzipetuek antolatuta. Lorea Bilbao, Jon Mirena Landa eta Paco Etxeberria aritu dira «torturaren egia» azalarazten.
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea
Nabigazioa
Ikusmina piztu du torturari buruz eginiko mahai inguruak, 8/2013 sumarioko auzipetuek antolatuta. Lorea Bilbao, Jon Mirena Landa eta Paco Etxeberria aritu dira «torturaren egia» azalarazten.
PROTAGONISTAK IZAN ZIRELAKO. Intxortako trintxerak izan ziren, 1936ko irailetik 1937ko apirilera, matxinatu faxisten aurrerakada geldiarazi zituztenak zazpi hilabetez . Baina ez ziren gudariak bakarrik izan erresistentzia hura burutu zutenak. Hobe esanda: gudariak ez ziren gizonak bakarrik izan. Emakumeak ere guda haretan burubelarri sartu ziran, baita diktadura garaian ere frankismoaren aurkako erresistentzian. Aurtengo INTXORTA EGUNA beraiei zuzendua dago: EMAKUME ERRESISTENTEei. Omenaldia emakume hauen ordezkari batzuei egingo zaie, izan ziren milaka eta milaka emakumeen izenean.
Torturaren kontrako muralak egiteko eta manifestaziorako deia egin dute Atzoko atxiloketak salatu dituzte gaur Burlatan, eta bi deialdi zehatz egin dituzte: txoko guztietan torturaren kontrako murala pintatzeko deia egin dute batetik, eta, bestetik, torturaren kontrako manifestazioa antolatu dute, larunbaterako, 13:00ean, Burlatan. Deia egin aurretik ere hainbat pintaketa agertu dira Euskal Herrian Burlatako murala irudikatuz.
1936ko gerrako eta frankismoko biktimak gogoratu dituzte Iruñean. Ehunka lagun elkartu dira Nafarroako hiriburuan, 1936ko kolpearen ondotik hildakoak gogoratzen dituen plakaren aurrean.
Servini Epaile argentinarrak Gobernu espainiarrari eskatutako exhortoak edo erreguak Madrileko Auzitegi Nazionalak antolatu ditzan frankismo garaian egindako hainbat krimenen erantzule inputatuei ikerketa-galdeketak bertako epaitegietan egin daitezen, bertan behera geratu dira espainiar Justizia Ministerioak ez diolako inolako jaramonik egin.
Frankismoaren krimen matxistak auzitara eraman dituzte Argentinan. «Emakume izateagatik» jazarriak izan zirenen sei lekukotza jaso ditu Maria Servini epaileak
"Zigorgabetasuna" amaitzea galdegin dute Gasteizen milaka lagunek, martxoaren 3ko jazoeren 40. urtemugan. Inoizko babes sozial, politiko eta instituzional handiena izan dute oroimen ekitaldiek.
Yolanda Gonzalez zenari plazatxo bat eskaini diote Bilbon. Juan Mari Aburto alkateak esan du Gonzalezekin zuten "zorra" kitatu dutela.
Hori plazaratzeko antolatzailea izan den Talde Ereagilearen partaide izan gara, Martxoak-3 Elkartearekin eta EAJ/PNVko baita EH Bilduko eurodiputatuen partaidetzarekin. Jardunaldi Internazionalak antolatu ditugu otsailaren 29 eta martxoaren 1erako, hainbat saio ezberdinak eratuaz gaur arte dugun frankismoaren inpunitatea aztertu eta salatzeko asmoz, betirako desageraztea lortuaz.
Europako Parlamentuak tramiterako onartu du Martxoak 3 elkarteak Espainiako Estatuaren aurka jarritako salaketa. Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen, sarraskiaren 40. urtemugaren karietara
Paco Etxeberria: “Erraza da urrutiko kasuez hitz egitea, baina hemengoez hitz eginda alarma gorria pizten da”. "Aztnugal" kanpainaren barruan antolatutako mahai inguruan hitza hartu dute Lorea Bilbaok, Paco Etxeberriak eta Jorge Del Curak. Espainiako estatuan tortura ez dela ikertzen salatu dute, eta torturari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte.
Ezkabatik ihes egindako hamalau lagunen hilotzak topatu dituzte. Ihes egin ondoren, fusilatu egin zituzten. Arrastoak deshobiratzeko lanetan izan da Ana Ollo kontseilaria.
Amnistía Internacional-ek kereila bat aurkeztu du Mexikon, iker ditzaten 1936ko gerrako eta frankismoko krimenak. Giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuekin batera salatu du Espainiako agintariek ez dutela inoiz ikertu eta argitu zer gertatu zitzaien desagertuei, eta biktimek beste herrialde batzuetan bilatu behar dutela egia, justizia eta erreparazioa.
Gatazka ahaztuenaren argiak. Mendebaldeko Saharako Um Dreiga kanpalekuan izandako bonbardaketen ikerketa eta aurkitu dituzten hiru hobi berrien txostena argiratatu dute bi liburutan Hegoa fundazioak, EHUk eta Aranzadik Euskal Fondoaren babesean; Carlos Beristain eta Paco Etxeberriak zuzendu dute lana.
36ko gerran hildako CNTko kide baten gorpua atera dute Larrabetzun. Ramon Portillo CNTren Celta batailoiko kidearena da Urkulu mendian topatutako gorpua. Haren senideak ere izan dira ekitaldian.
Mendean hartzeko garbiketak Bizkaian. Aurten 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Okupazioak aurrera egin ahala, garbiketa politikoak egin zituzten matxinatuek Bizkaiko udaletan eta diputazioan. Erakundeetako langileen %63,03 kaleratu edo zigortu egin zituzten.
«Nik aita atera nahi dut, baina beste askoren hildakoak ateratzeko ere ari gara borrokan» Ascension Mendieta Ibarra (1925, Sacedon, Espainia) aurrekari garrantzitsua ezartzeko zorian da. 36ko gerra bukatu berritan fusilatu zioten aita, ezkertiarra bera, eta hura hobitik ateratzeko baimena jaso du, justizia unibertsalaren printzipioa erabilita.
28 kokaleku aztertuko ditu Aranzadik, 1936ko gerrako hobi gehiago bilatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan topatutako 80 hobiak 2020. urterako ikertuta egotea espero dute. Mapa bat osatu du Eusko Jaurlaritzak