Martxoak-3: Borrokaren "uzta", gertuago
"Zigorgabetasuna" amaitzea galdegin dute Gasteizen milaka lagunek, martxoaren 3ko jazoeren 40. urtemugan. Inoizko babes sozial, politiko eta instituzional handiena izan dute oroimen ekitaldiek.
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea
Nabigazioa
"Zigorgabetasuna" amaitzea galdegin dute Gasteizen milaka lagunek, martxoaren 3ko jazoeren 40. urtemugan. Inoizko babes sozial, politiko eta instituzional handiena izan dute oroimen ekitaldiek.
Yolanda Gonzalez zenari plazatxo bat eskaini diote Bilbon. Juan Mari Aburto alkateak esan du Gonzalezekin zuten "zorra" kitatu dutela.
Hori plazaratzeko antolatzailea izan den Talde Ereagilearen partaide izan gara, Martxoak-3 Elkartearekin eta EAJ/PNVko baita EH Bilduko eurodiputatuen partaidetzarekin. Jardunaldi Internazionalak antolatu ditugu otsailaren 29 eta martxoaren 1erako, hainbat saio ezberdinak eratuaz gaur arte dugun frankismoaren inpunitatea aztertu eta salatzeko asmoz, betirako desageraztea lortuaz.
Europako Parlamentuak tramiterako onartu du Martxoak 3 elkarteak Espainiako Estatuaren aurka jarritako salaketa. Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen, sarraskiaren 40. urtemugaren karietara
Paco Etxeberria: “Erraza da urrutiko kasuez hitz egitea, baina hemengoez hitz eginda alarma gorria pizten da”. "Aztnugal" kanpainaren barruan antolatutako mahai inguruan hitza hartu dute Lorea Bilbaok, Paco Etxeberriak eta Jorge Del Curak. Espainiako estatuan tortura ez dela ikertzen salatu dute, eta torturari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte.
Ezkabatik ihes egindako hamalau lagunen hilotzak topatu dituzte. Ihes egin ondoren, fusilatu egin zituzten. Arrastoak deshobiratzeko lanetan izan da Ana Ollo kontseilaria.
Amnistía Internacional-ek kereila bat aurkeztu du Mexikon, iker ditzaten 1936ko gerrako eta frankismoko krimenak. Giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuekin batera salatu du Espainiako agintariek ez dutela inoiz ikertu eta argitu zer gertatu zitzaien desagertuei, eta biktimek beste herrialde batzuetan bilatu behar dutela egia, justizia eta erreparazioa.
Gatazka ahaztuenaren argiak. Mendebaldeko Saharako Um Dreiga kanpalekuan izandako bonbardaketen ikerketa eta aurkitu dituzten hiru hobi berrien txostena argiratatu dute bi liburutan Hegoa fundazioak, EHUk eta Aranzadik Euskal Fondoaren babesean; Carlos Beristain eta Paco Etxeberriak zuzendu dute lana.
36ko gerran hildako CNTko kide baten gorpua atera dute Larrabetzun. Ramon Portillo CNTren Celta batailoiko kidearena da Urkulu mendian topatutako gorpua. Haren senideak ere izan dira ekitaldian.
Mendean hartzeko garbiketak Bizkaian. Aurten 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Okupazioak aurrera egin ahala, garbiketa politikoak egin zituzten matxinatuek Bizkaiko udaletan eta diputazioan. Erakundeetako langileen %63,03 kaleratu edo zigortu egin zituzten.
«Nik aita atera nahi dut, baina beste askoren hildakoak ateratzeko ere ari gara borrokan» Ascension Mendieta Ibarra (1925, Sacedon, Espainia) aurrekari garrantzitsua ezartzeko zorian da. 36ko gerra bukatu berritan fusilatu zioten aita, ezkertiarra bera, eta hura hobitik ateratzeko baimena jaso du, justizia unibertsalaren printzipioa erabilita.
28 kokaleku aztertuko ditu Aranzadik, 1936ko gerrako hobi gehiago bilatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan topatutako 80 hobiak 2020. urterako ikertuta egotea espero dute. Mapa bat osatu du Eusko Jaurlaritzak