Albisteak

Hilotzak Nafarroan

Ezkabatik ihes egindako hamalau lagunen hilotzak topatu dituzte. Ihes egin ondoren, fusilatu egin zituzten. Arrastoak deshobiratzeko lanetan izan da Ana Ollo kontseilaria.

Gehiago irakurri

Mexikon ere Kereilak frankismoaren aurka.

Amnistía Internacional-ek kereila bat aurkeztu du Mexikon, iker ditzaten 1936ko gerrako eta frankismoko krimenak. Giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuekin batera salatu du Espainiako agintariek ez dutela inoiz ikertu eta argitu zer gertatu zitzaien desagertuei, eta biktimek beste herrialde batzuetan bilatu behar dutela egia, justizia eta erreparazioa.

Gehiago irakurri

Saharako Memoria

Gatazka ahaztuenaren argiak. Mendebaldeko Saharako Um Dreiga kanpalekuan izandako bonbardaketen ikerketa eta aurkitu dituzten hiru hobi berrien txostena argiratatu dute bi liburutan Hegoa fundazioak, EHUk eta Aranzadik Euskal Fondoaren babesean; Carlos Beristain eta Paco Etxeberriak zuzendu dute lana.

Gehiago irakurri

Hilobiak plazaratzen

36ko gerran hildako CNTko kide baten gorpua atera dute Larrabetzun. Ramon Portillo CNTren Celta batailoiko kidearena da Urkulu mendian topatutako gorpua. Haren senideak ere izan dira ekitaldian.

Gehiago irakurri

80 urte eta oraindik hemen

Mendean hartzeko garbiketak Bizkaian. Aurten 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Okupazioak aurrera egin ahala, garbiketa politikoak egin zituzten matxinatuek Bizkaiko udaletan eta diputazioan. Erakundeetako langileen %63,03 kaleratu edo zigortu egin zituzten.

Gehiago irakurri

Hobiak: Guadalajarako kasu bat

«Nik aita atera nahi dut, baina beste askoren hildakoak ateratzeko ere ari gara borrokan» Ascension Mendieta Ibarra (1925, Sacedon, Espainia) aurrekari garrantzitsua ezartzeko zorian da. 36ko gerra bukatu berritan fusilatu zioten aita, ezkertiarra bera, eta hura hobitik ateratzeko baimena jaso du, justizia unibertsalaren printzipioa erabilita.

Gehiago irakurri

Gerrako Hobiak

28 kokaleku aztertuko ditu Aranzadik, 1936ko gerrako hobi gehiago bilatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan topatutako 80 hobiak 2020. urterako ikertuta egotea espero dute. Mapa bat osatu du Eusko Jaurlaritzak

Gehiago irakurri