Memoria Osoa
2020/12/11
Euskal Herriko Memoria talde batzuk eratu berri dute "Memoria Osoa" izendatu duten Plataforma, zera salatuaz: Gobernu espainiarrak laster Gasteizen inauguratuko duen "Memorial por las victimas del terrorismo" egitasmoa. Egitasmo honi erantzun gisa sortu da Plataforma hau, 1936 kolpe militarretik egundaino pairatzen ari garen ondorio politiko eta sozialak eragindako biktima guztien Memoria Osoa aldarrikatzen duelarik.
Ondorengo Agiria duzu eskuragai, baina Beraien webgunera zuzenean joan zaitezke informazio gehiago jasotzeko edo atxikitzeko.