Albisteak

Erakundeek errudunak babesten dituzte

Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egin dute Donostiako epaitegietan, baina lekuko bakarrak, Joseba Merinok, ezin izan du «ehuneko ehun» inor identifikatu. Komando Autonomoetako lau kideen hilketekin lotuta egon daitezkeen hiru polizia egon dira saioetan, eta saio gehiago egongo dira azaldu ez diren beste bi identifikatzeko.

Gehiago irakurri

Gerra krimenak izan zituzten emakumeek hizpide

Emakumeek ere eman zuten 36ko gerraren berri: zehazki, hogei inguru etorri ziren nazioartetik Hego Euskal Herrira. Besteak beste, Gernikako bonbardaketa izan zuten hizpide, baita umeen erbesterako bidaia ere. Gerra krimenen gaia landu zuten, oro har.

Gehiago irakurri

Oroitza berreskuratuz

Okzitaniako Tolosako CNRSko ikerlariak liburu bat idatzi du ETAko kide ohiei egin elkarrizketetan oinarritua, eta Ortzaizen aurkeztuko du, heldu den ostegunean

Gehiago irakurri

Izotzmendiaren erpina

Kriminologiaren Euskal Institutuak bere txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Laura Pego ikerlariaren arabera, kasu kopurua «garrantzitsua» da, eta azterlana «amaitu gabe» dago oraindik

Gehiago irakurri

Beranduegi, agian

Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan.

Gehiago irakurri

Mataza askatuz

'Barbaroak eta zibilizatuak' bere azken liburuan, Atutxak aztertu du nola eraikitzen diren bi kategoria horiek, eta ardatz horretatik ihes egitea proposatzen du, eztabaida beste parametro batzuetan kokatuz.

Gehiago irakurri

Izotzmendiaren erpina

1960tik gaurdaino tortura eta tratu txarrak salatu dituzten 891 pertsona identifikatu dituzte Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikerketa batean. Horrenbestez, eta 2017an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei oraingoak gehituta, guztira 5.181 kasu erregistratuta dauzkate Hego Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

Urte bat gehiago zigorgabetasunean

Urtero legez, German Rodriguezi omenaldia egin diote Iruñean, 1978ko uztailaren 8an Poliziak tiro batez hil zuen toki berean. Ekitaldi berean gogora ekarri dute egun haietan Donostiako San Bartolome kalean eraildako Joseba Barandiaran gaztea ere.

Gehiago irakurri

Polloeko anabasa antolatua

Aranzadiren arabera, gutxienez hamazazpi miliziano daude Polloeko mausoleo frankistan lurperatuta, Donostian. Ehorzketen liburuaren arabera, identifikatu gabeko laurogei gorpu daude hobi berean

Gehiago irakurri

Justizia lortu arte.

45 urte igaro dira Poliziak bost langile hil zituenetik Gasteizen. Omenaldiak egin dira, eta Martxoak 3 elkarteak azpimarratu du Biktimen Oroimenezko Zentroa herritarrek eginiko lanaren «fruitua» dela

Gehiago irakurri

Egiak pairatutako tortura oroitarazi dio.

'Non dago Mikel?'-en harira zabalduriko audioan, atxilotu bat ia hil arte torturatu zuela dio Gomez Nietok. 1984ko urtarrileko sarekada batena da erreferentzia, eta Josu Mujika izan zen atxilotuetako bat. Erraiak nahastu dizkio grabazioa entzuteak.

Gehiago irakurri