50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin.
ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.
Atzo, B.Aireseko talde juridikoarekin hitz egin ondoren, M.Villaren mobida guztiaren aurrean hurrengo egunetan ekimen bat bultzatzea interesgarria litzatekeela pentsatu genuen: instituzio, erakunde eta kereilatzaile orok gutun zehatzak bidaltzea B.Aireseko Serviniren Epàitegira.
Izenburu honekin hasi berria dugu, 2019ko urtarrilaren 31an, frankismoaren buruzagi esanguratsuenetariko baten aurkako kanpaina, egungo inpunitatea salatzeko asmoz. Ondoko lerroetan argitaratzen dugu ordu berean izan diren Prentsaurrekoetan (Iruñean, Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan) plazaratu den Agiria eta sinatzaileen zerrenda. Estatuko beste hainbat lekutan ere (Galizia, Asturias, Aragoi, Balentzia, Andaluzia...) bertako Elkarteek berea egin dute kanpaina hau. Gaiari buruz egin dugun bideo berezi baten esteka ere argitaratzen dugu.
Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu egin zuen Arabako Probintzia Auzitegiak. Hark onartu ez zituen frogak eskatu ditu orain epaileak
EH Bilduk eta ERCk legeari paragrafo bat gehitzea proposatu dute, aurrerantzean frankismoaren krimenak ikertu eta epaitu ahal izateko. PSOEk, PPk eta Ciudadanosek aurka bozkatu dute
Emakumeak izan dira protagonista Martxoaren 3an. 1976ko eta egungo egoera parekatu dute.
Irailaren 26an Bergarako Auzitegian aurkeztu zuen Arrasatek frankismoaren aurkako kereila Udaleko alderdi politiko guztien babesarekin. Kereilaren helburua zen garaiko gertakariak salatu, horiek ezagutzera eman eta frankismoak eragindako giza eskubideen aurkako krimenak ikertu eta epaitzeko urratsak ematea. Epaitegiak, ordea, Arrasatek egindako lehen urrats hori ezeztatu zuen. Honen harira Juan Ramon Garaiek, Libek eta Miren Bengoak eskutitza idatzi diote Bergarako epaileari.
Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Idazkaritza Nagusiak horrela eskatutako Txostena aurkeztu berria izan da Kriminologiaren Euskal Institutuaren eskutik.
Memoriaren Eguna ospatu dute instituzioek pasa den Azaroaren 10ean, eta horren harira Bizkaiko Oroilore Ikerketa Taldeak bidalitako Agiri bat argitaratzen dugu, gogoeta interesgarri batzuk dituela deritzogulako.
Elkarrekin Podemosek 1936 eta 1978 arteko epaiketen zilegitasuna ukatzeko lege proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Soilik EH Bilduk babestu du ekinbidea, eta ez da aurrera atera.