Euskal Herriko Memoria talde batzuk eratu berri dute "Memoria Osoa" izendatu duten Plataforma, zera salatuaz: Gobernu espainiarrak laster Gasteizen inauguratuko duen "Memorial por las victimas del terrorismo" egitasmoa. Egitasmo honi erantzun gisa sortu da Plataforma hau, 1936 kolpe militarretik egundaino pairatzen ari garen ondorio politiko eta sozialak eragindako biktima guztien Memoria Osoa aldarrikatzen duelarik.
Eibarko eta mugakide diren udalerrikoek jarraitu ahalko duzue ekitaldi hau sarrerak hartuta, bai lehiatiletan, kartelean agertzen diren egun eta ordutegietan, eta bai Kutxabanken (Interneten bidez) 30/40 zentimo ordainduz.
Hala ere, zuzenean jarraitu ahalko duzue YouTube-n Goldatu Elkartea idatziz bilatzailean eta, behin gure kontuan, Goldaturen ikurran (zuzenean) sakatuz.
Atzo, B.Aireseko talde juridikoarekin hitz egin ondoren, M.Villaren mobida guztiaren aurrean hurrengo egunetan ekimen bat bultzatzea interesgarria litzatekeela pentsatu genuen: instituzio, erakunde eta kereilatzaile orok gutun zehatzak bidaltzea B.Aireseko Serviniren Epàitegira.
Bilbon izango dira Jardunaldi hauek, Indautxu plazako "El Carmen" aretoan.
Izenburu honekin hasi berria dugu, 2019ko urtarrilaren 31an, frankismoaren buruzagi esanguratsuenetariko baten aurkako kanpaina, egungo inpunitatea salatzeko asmoz. Ondoko lerroetan argitaratzen dugu ordu berean izan diren Prentsaurrekoetan (Iruñean, Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan) plazaratu den Agiria eta sinatzaileen zerrenda. Estatuko beste hainbat lekutan ere (Galizia, Asturias, Aragoi, Balentzia, Andaluzia...) bertako Elkarteek berea egin dute kanpaina hau. Gaiari buruz egin dugun bideo berezi baten esteka ere argitaratzen dugu.
Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu egin zuen Arabako Probintzia Auzitegiak. Hark onartu ez zituen frogak eskatu ditu orain epaileak
EH Bilduk eta ERCk legeari paragrafo bat gehitzea proposatu dute, aurrerantzean frankismoaren krimenak ikertu eta epaitu ahal izateko. PSOEk, PPk eta Ciudadanosek aurka bozkatu dute
Emakumeak izan dira protagonista Martxoaren 3an. 1976ko eta egungo egoera parekatu dute.