Irailaren 26an Bergarako Auzitegian aurkeztu zuen Arrasatek frankismoaren aurkako kereila Udaleko alderdi politiko guztien babesarekin. Kereilaren helburua zen garaiko gertakariak salatu, horiek ezagutzera eman eta frankismoak eragindako giza eskubideen aurkako krimenak ikertu eta epaitzeko urratsak ematea. Epaitegiak, ordea, Arrasatek egindako lehen urrats hori ezeztatu zuen. Honen harira Juan Ramon Garaiek, Libek eta Miren Bengoak eskutitza idatzi diote Bergarako epaileari.
Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Idazkaritza Nagusiak horrela eskatutako Txostena aurkeztu berria izan da Kriminologiaren Euskal Institutuaren eskutik.
Memoriaren Eguna ospatu dute instituzioek pasa den Azaroaren 10ean, eta horren harira Bizkaiko Oroilore Ikerketa Taldeak bidalitako Agiri bat argitaratzen dugu, gogoeta interesgarri batzuk dituela deritzogulako.
Elkarrekin Podemosek 1936 eta 1978 arteko epaiketen zilegitasuna ukatzeko lege proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Soilik EH Bilduk babestu du ekinbidea, eta ez da aurrera atera.
Memoria «gorde eta zabaltzeko» institutua eratu du foru gobernuak. Ana Olloren arabera, «erreminta garrantzitsua» izango da memoriaren politikak bultzatzeko. 750.000 euroko aurrekontua izango du.
Bi lege proposamen aurkeztu dituzte, krimen frankistak ikertu ahal izateko
Oroilore Ikerketa Taldeak antolatuak.
Bere azkenengo ikasgaia:
Gehiago itxaron gabe, tortura ikertzeko eskatu diete hainbat toturatuk instituzioei. Asko dira Euskal Herrian tortura salaketa egina dutenak. Haiek guztiak ez, baina haietako asko Bilbon elkartu dira gaur, instituzioei eskatzeko torturaren inguruko azterketa sakona egin dezaten, "dimentsio guztietan".
Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformaren aurkezpena, Sollube 1937 Elkarteak antolatuta eta Goldatu Elkarteko kide den Juan Mari Zulaikak aurkeztua.
Igorreko Udalak, Baskale Elkarteak eta Goldatu Elkarteak antolatutako Ekitaldia, Martxoaren 6tik aurrera Kultur Etxean.
Italiak bizi guztiko zigorra ezarri die 'Kondor planean' parte hartu zuten zortzi militar ohiri. 27 inputatu zeuden. Hogei bat italiar-latinoamerikar hiltzea egotzita zigortu dituzte.
Beste bi deklarazio Argentinako kereilaren barruan. Etzi deklaratuko du Julia Lanasek Gernikan, eta gaur zortzi Tasio Erkiziak Bilbon, Maria Servini epailearen eskaerari erantzunez.
Esan baino lehen atera dituzte gorpuzkiak, familiak eskatuta. Azaroaren 16an aterako dituzte besteak. Iruñeko Udalak itun bat egin du artzapezpikutzarekin, helegiterik jar ez dezan.