Albisteak

Serviniri gutunen "bonbardaketa"

Atzo, B.Aireseko talde juridikoarekin hitz egin ondoren, M.Villaren mobida guztiaren aurrean hurrengo egunetan ekimen bat bultzatzea interesgarria litzatekeela pentsatu genuen: instituzio, erakunde eta kereilatzaile orok gutun zehatzak bidaltzea B.Aireseko Serviniren Epàitegira.

Gehiago irakurri

Martin Villa epaitu!

Izenburu honekin hasi berria dugu, 2019ko urtarrilaren 31an, frankismoaren buruzagi esanguratsuenetariko baten aurkako kanpaina, egungo inpunitatea salatzeko asmoz. Ondoko lerroetan argitaratzen dugu ordu berean izan diren Prentsaurrekoetan (Iruñean, Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan) plazaratu den Agiria eta sinatzaileen zerrenda. Estatuko beste hainbat lekutan ere (Galizia, Asturias, Aragoi, Balentzia, Andaluzia...) bertako Elkarteek berea egin dute kanpaina hau. Gaiari buruz egin dugun bideo berezi baten esteka ere argitaratzen dugu.

Gehiago irakurri

Bergarako epaile bati eskutitza

Irailaren 26an Bergarako Auzitegian aurkeztu zuen Arrasatek frankismoaren aurkako kereila Udaleko alderdi politiko guztien babesarekin. Kereilaren helburua zen garaiko gertakariak salatu, horiek ezagutzera eman eta frankismoak eragindako giza eskubideen aurkako krimenak ikertu eta epaitzeko urratsak ematea. Epaitegiak, ordea, Arrasatek egindako lehen urrats hori ezeztatu zuen. Honen harira Juan Ramon Garaiek, Libek eta Miren Bengoak eskutitza idatzi diote Bergarako epaileari.

Gehiago irakurri

Torturaren txostena

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Idazkaritza Nagusiak horrela eskatutako Txostena aurkeztu berria izan da Kriminologiaren Euskal Institutuaren eskutik.

Gehiago irakurri