Egia bere bidea egiten ari da
2019/07/11
Lanak ez zituen aske egin
Euskal Herrian ere egon ziren kontzentrazio eremuak, 1936tik ia 1950era arte. Milaka pertsona igaro ziren haietatik, aurrez epaitu gabe; euskal herritarrak, berriz, Burgos eta Aragoikoetan izan zituzten gehienbat.
Badakigu aita han izan zutela: Sabino Urra. Eskatu dugu sartu-irtenen dokumentazioa, zerbait, baina esan digute ez dagoela ezer, zegoen guztia erretzeko agindu zuela Rodolfo Martin Villak [frankismoko azken Gobernazio edo Barne ministroak]».
Zaragozatik gertu badago geraleku bat: Casetas (Aragoi, Espainia). Lotune bat. Han hartzen dute trenek Madrilerako ala Bartzelonarako bidea; itxuraz, bestelako interesik ez du. Gaur egun, 7.000 biztanleko lo hiri bat da. Ezerk ez du gogoratzen behinola han gertatutakoa: ez oroitarri bat, ez kale bat. Deus ez. Senideak ez dira inoiz hara itzuli. Trenean edo autoz gertu pasatu direnean ikusi dute kartela: Casetas. Ziur daude han izan zutela. Kontzentrazio eremu batean. Hark kontatutakoaren arabera, euskal herritar gehien jaso zuenetako bat da, Miranda Ebrokoarekin batera (Burgos, Espainia).
Han jazo zena ahanzturan galdua da. Han izan zirenen eta euren senideen memoriak bakarrik gorde dute. Sabino Urraren alaba Maria Luisak bezala. «Filmetakoa bezalakoa zen: landa eremu lokaztu bat, burdin harizko hesi bat, eta barrakoiak». Gurasoek jakinarazitako «apurra» baino ez du gogoan. «Gutxitan esan dut hau: ni han sortu ninduten, ama bisitan joan zitzaionean, Zaragozako familia baten etxean», azaldu du 80 urte betetzear den donostiarrak.
Casetas. Carlos Hernandez ikerlariak entzuna du izen hori beste biktima batzuen ahotan. Baina ez du agiri ofizialetan topatu kontzentrazio eremu bat egon zela. Ez du dudarik egon zela. «Diktadura amaieran eta demokraziaren lehen urteetan lan izugarria egin zuten aztarnak desagerrarazteko».
Hernandezek dioenez, Urrak azaldutakoaren modukoak ziren kontzentrazio eremu batzuk, baina ez denak. Gerraren hasieran nahiko modu «inprobisatuan eta kaotikoan» egin zituzten. 1937tik aurrera, «modu zentralizatu eta sistematizatuan», kontzentrazio eremuen ikuskaritzak koordinatuta. Eremu batzuek zutik iraun zuten 1940ko hamarkadaren amaierara arte. Ezagunena, Miranda Ebrokoa, naziek ere erabili zuten. Eremu horiek aztertu ditu Los campos de concentración de Franco liburuan (Francoren kontzentrazio esparruak).
Euskal Herrian ere bai
Euskal Herrian hemeretzi egon ziren. Nagusia Irunen (Gipuzkoa), trenbidearen ondoan. «Garrantzi berezia» izan zuen, Hernandezen arabera. «Muga zeharkatu, eta odol deliturik ez zutenei Francok hitzeman zien lasai itzultzeko, baina hori ez zen hala izan. Santiagoko zubia pasatu, eta atxilotu egiten zituzten. Han gertuko eremura eramaten zituzten. Han izaten zituzten, edo trenean sartzen eta handik beste eremu batzuetara eramaten: bai lan batailoietara, bai fusilatzera».
Deustukoa (Bilbo) ere gogoratu du. «Sinbolotzat» du, «frankismoko gogorrenetakoa» izan zelako eta unibertsitate batean zegoelako. Zezen plazetakoak ere nabarmendu ditu: Tolosakoa (Gipuzkoa) eta Iruñekoa, esaterako. «Eraikin horietako gehienak zutik daude gaur egun, baina ez dute plaka ziztrin bat ere jarri, han zer gertatu zen gogoratzeko».
Handik pasatu zirenen informazio ofizial gutxi dago. «Ia ezinezkoa da izen zerrendak topatzea». Han egondakoen memoriatik berreskuratzen ari dira historia. Urduñako (Bizkaia) kasuan bezala. Joseba Egigurenek liburu bat egin zuen 2011n. Kontzentrazio eremu hori zabalik egon zen bi urteetan 50.000 pertsona igaro ziren, gehienak Eusko Gudarostekoak. 24 lagun hil zituzten.
Baionako Beyris poloan izan zen beste eremu bat, 1939tik 1947ra. Uste dute 9.000 pertsona inguru izan zirela. 1936ko gerra bukatuta muga zeharkatu zuten errefuxiatuak hartu zituzten han; Bigarren Mundu Gerran, nazien okupazioan, kolonietako frantses soldaduak; gero, alemaniarrekin kolaboratu zuten euskal herritarrak; eta, azkenik, gerran preso hartutako soldadu alemanak. Oroitarri txiki batek gogoratzen du hori dena.
Etzanda bada ere bizi
Frankismoko kontzentrazio eremuetatik 300.000 eta milioi bat pertsona inguru pasatu ziren, Hernandezen zenbaketaren arabera. Ikertzaileak dioenez, atxilotze gune horiek egon zirela ukatzen duten «negazionista» ugari daude, dokumentazioa desagerrarazi baitzuten. Ikerlariak azpimarratu duenez, baina, «ukaezina» da alemanen gisan espainiarrek ere kontzentrazio eremuen «sistema bat» sortu zutela, eta, «aldeak alde», antzeko helburuak zituztela. Nagusia, «sarraski selektiboa» egitea. Horrekin batera, informazioa lortzea, «berreziketa» eta «lan esplotazioa».
Hortik pasatu zen Sabino Urra. 1937an Santanderren hartu zuten preso, baina ez zuten inoiz epaitu. Hainbat euskal herritar bezala, Miranda Ebroko eremuan izan zuten aurrena; ondoren, Sevillan, lan batailoi batean; eta jarraian Cadizen. Azkenik, 1938an, Casetasen, gerra amaitu arte.
«Aita eta harekin zeudenak botata izaten zituzten, noiz hilko ziren zain», azaldu du Urraren alabak. Lurrean egiten zuten lo: «bata bestearekin pegatuta», zaku edo egurrezko xafla batzuen gainean. «Ura ere eskas, lurretik hartuta, zikina. Eta koipe koilarakada bat eta ogi gogor zati bat egun osorako». Horri gehitu behar bestelako bizi baldintzak: zikinkeria, gaixotasunak, zorriak.... «'Horretarako bizitzeko hobea duk hil', esaten omen zien aitak hango kideei. 'Hil ez, Sabino, bizi; etzanda baldin bada ere, bizi', erantzuten zion harekin zegoen baserritar gazte batek».
«Ez lanik, ez janik. Eta beti beldurrez». Goizero azaltzen zen presoren bat hilik barrakoietan, Urrak kontatzen zuenez. Batzuek gaua ere ez zuten pasatzen. Gauetan, esnatu, kanpoan ilaran jarri, eta pertsona batzuk aukeratzen zituzten. «Batzuetan dozena erdi, besteetan gehiago. Ez zituzten gehiago ikusten. Zer egiten zuten? Pertsona horiek ez zeuden ezer egiteko, ezin zituzten beste toki batera eraman lanera. Orduan? Aitak argi zuen: fusilatu».
«Bizirik irauteko zortea» izan zuen Sabino Urrak. Gerra bukatzean aske utzi zuten. Kontzentrazio eremuko bizipenen zama, baina, bizi osorako eraman zuen. «Beti zegoen gaixo, argal-argal eta sabela erorita; jateko arazoekin eta nerbioetako medikazioarekin, urduri beti». Bestela ere «markatu» zuen esperientzia hark. Inork ez zion lanik eman nahi. «'Zuretzako lanik ez dago, Sabino', esaten zioten. 'Zuri lana ematen badizugu, gu hartu eta hara eramango gaituzte'».
Kontzentrazio eremuko bizipenetan preso geratu zen Sabino Urra. Betiko. Bizirik, baina preso, leku horietatik pasatu ziren milaka herritarrak bezala.
Esklaboekin batera bizitzen