Torturaren ondorioak gaindituz
2019/07/11
Hautsitakoa nola osatu, zauritutakoa nola sendatu
Egiari Zor fundazioak antolatuta, torturaz jardun dute esperientzia horretatik igarotako hiru lagunek eta psikologo batek. Feminismoaren irakaspenak baliatuta, denek nabarmendu dute posible dela horien ondorioak gainditzea.
2019ko ekainak 21
Egiari Zor fundazioak antolatuta, torturaren inguruko mahai ingurua egin dute Bilbon, Torturaren ostean berreraikitzen, ikuspegi feministatik hausnartzen lelopean. Ohi ez bezala, oraingoan testigantza lazgarriek, tortura tekniken deskripzio durduzagarriek eta salaketa hutsek beste mota bateko gogoetei utzi diete lekua, eta tortura pairatutako hiru lagunek eta torturatuekin lan eginda eskarmentu handia bildutako psikologo batek torturaren errealitatearen beste atal bat nabarmendu dute: sendatzeko bideak, txikizioa konpontzeko mekanismoak, elkarren arteko zaintza eta laguntza.
Bere esperientziatik abiatuta, Olatz Dañobeitiak nabarmendu du feminismoak, eta beronek erabiltzen dituen tresna teoriko eta praktikoek, ekarpen handia egin dezaketela torturaren errealitatea hobeto ulertzeko ez ezik, horren ondorioak gainditzeko ere. Genero ikuspegia, gizartean ezarrita dauden maskulinitate eta feminitate eredu hegemonikoak —eta horietara egokitzen ez direnen kontrako zigorra—, biktimizazioa, gune seguruak eta feminismoak normalean darabiltzan bestelako kontzeptu eta erremintak oso baliagarriak suerta daitezke torturari ere aurre egiteko.
Hari mutur horri oratu dio Mikel Sotok ere, eta azaldu du gizonezkoen kontrako tortura mota askok izaera sexista eta sexu indarkeria dosi handia izaten dutela, nahiz eta, heziketa sexistaren ondorioz, gizon askorentzat zaila izan horiek horrelakotzat identifikatzea. «Gizonezkook joera dugu horrelakoak tortura den infernu poliedriko horren beste parte bat baino ez dela pentsatzeko», esan du, baina biluzteak, kolpeak batez ere barrabiletan jotzeak, irain homofoboek eta antzekoek badute sexu indarleria karga handia. «Gainera, patriarkatuak inposatzen digu gizonezkooi gure zaurgarritasuna ez erakustea», esan du.
Ixone Fernandezek ere bere esperientzia kontatu du, eta nola torturak utzitako aztarnek uste baino luzeago iraun dezaketen. Batzuetan, bere inguru politiko hurbilak ulertua ez izatearen sentsazioa ere izan du: «Badirudi militantzian hasten zarenean torturaren arriskua kontratuan datorrela, eta ahula zarela horren ondorioak pairatzen badituzu. Hortzak erakusten dituen militante gogorraren eredu horrek kalte handia egin du».
Olatz Barrenetxea psikologoa 1984an hasi zen torturatuekin lan egiten. Eskarmentu handia bildu du, eta, hala ere, «lehenengo aldia da torturari buruzko hitzaldi batean ez garela zentratzen tortura tekniken kontakizunean, sentimenduetan baizik». Aurrerapausotzat jo du hori.