Urrats handia izanik, nahikoa ez litzateke
2018/09/20
36ko biktimak hobitik ateratzeko plan bat iragarri du Espainiak
Memoria Historikoaren Legea gaurkotzeko neurri gehiago aurkeztu ditu gobernuak: DNA banku bat sortzea eta hobien mapa berritzea.
ITZIAR UGARTE IRIZAR, Berria
2018ko irailak 20
36ko gerrako biktimak hobitik ateratzeko plan baten berri eman du Espainiako Gobernuak. Memoria Historikoko zuzendari Fernando Martinez erkidegoetako ordezkariekin bildu zen atzo, eta bileran adostutako ondorengo neurrien berri eman zuen: 36ko gerrako hobien mapa gaurkotzea, eta elkarlanean gorpuak bertatik ateratzeko plan bat zehaztea. Asmo gehiagoren berri ere eman zuen Martinezek; biktimak identifikatzeko DNA banku bat sortzea proposatu zuen, baita biktimen zentsu bat osatzea, gerrako batailoiek eta presoek egin zituzten eraikinen zerrenda bat egitea eta oraindik ere sinbologia duten eraikinak berrikustea ere.
Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko erabakiaren ondotik heldu da 36ko biktimei zuzendutako egitasmo berria. Diktadorea hilobitik ateratzeaz gain, PSOEren gobernuak iragarria zuen Memoria Historikoaren Legea gaurkotzeko asmoa, eta horri erantzun diete atzo iragarritako neurriek.
Edonola ere, oraindik ikusteko dago planak aurrera egingo ote duen. Estatuko aurrekontuen araberakoa da haren bideragarritasuna; gaur-gaurkoz, eta aurreko gobernuaren erabakiz, memoria historikoaren alorrera ez da batere dirurik bideratzen. Beraz, gobernu berriaren asmoak aurrera egingo badu, «diru kopuru esanguratsu bat» jaso beharko du, Martinezek ohartarazi zuenez. «Gehiegizko itxaropenik» ez sortzeko deia ere egin zuen, proiektuak «konplexutasun tekniko handia» eskatzen duela argudiatuta.
100.000 gorpu, gutxienez
Espainiako Justizia Ministerioaren arabera, 100.000 eta 114.000 gorpu artean egon daitezke 36ko gerrako hobi komunetan. Tokian tokiko zenbait elkarte memorialistak beste datu batzuk dituzte, eta elkarlanean hobien mapa hori gaurkotzea izango da Espainiako Gobernuaren ekinaldiak jaso duen lehen egitekoa. Behin hori eginda, lau urterako planak egingo dituzte gorpuak hobitik ateratzeko, erkidego, diputazio eta udalen artean. Eta gorpuen identifikazioa izango da hurrengo urratsa, DNA bankuaren bidez osatu nahi dutena.
Martinezek baieztatu zuen «kontsentsu zabala» izan zela atzoko bileran biktimen zentsua osatzeaz eta «36ko gerran eta frankismoan izandako giza eskubideen bortxa» argitzeko premiaz.
Martinezek adierazi zuen «bi aldeetako biktimak» egon zirela, baina «irabazleen biktimak kriminalizatuak, ikusezin bihurtuak eta estigmatizatuak» izan direla.
Euskal erakundeak, pozik
Euskal Herriko erakundeetatik, Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria izan ziren atzoko bileran. Biek begi onez ikusi dute Madrilgo gobernuaren plana; Ezenarrok «aurrerapausotzat» jo du, eta zentsuaren eta hobien lokalizazioaren koordinazioa errazteko eskatu dio gobernuari. Antzera, Ollok ere adierazi du laguntzeko prest daudela, eta azaldu du Nafarroako Gobernuak azken urteetan «urrats garrantzitsuak» egin dituela memoria historikoaren alorrean.