Martin Villa epaitu!
2019/01/31
Izenburu honekin hasi berria dugu, 2019ko urtarrilaren 31an, frankismoaren buruzagi esanguratsuenetariko baten aurkako kanpaina, egungo inpunitatea salatzeko asmoz. Ondoko lerroetan argitaratzen dugu ordu berean izan diren Prentsaurrekoetan (Iruñean, Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan) plazaratu den Agiria eta sinatzaileen zerrenda. Estatuko beste hainbat lekutan ere (Galizia, Asturias, Aragoi, Balentzia, Andaluzia...) bertako Elkarteek berea egin dute kanpaina hau. Gaiari buruz egin dugun bideo berezi baten esteka ere argitaratzen dugu.