Abuztuko Jardunaldiak: Plentzia eta Gorlizko Udaletxean hitzaldiak
Oroilore Ikerketa Taldeak antolatuak.
Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea
Nabigazioa
Oroilore Ikerketa Taldeak antolatuak.
Bere azkenengo ikasgaia:
Gehiago itxaron gabe, tortura ikertzeko eskatu diete hainbat toturatuk instituzioei. Asko dira Euskal Herrian tortura salaketa egina dutenak. Haiek guztiak ez, baina haietako asko Bilbon elkartu dira gaur, instituzioei eskatzeko torturaren inguruko azterketa sakona egin dezaten, "dimentsio guztietan".
Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformaren aurkezpena, Sollube 1937 Elkarteak antolatuta eta Goldatu Elkarteko kide den Juan Mari Zulaikak aurkeztua.
Igorreko Udalak, Baskale Elkarteak eta Goldatu Elkarteak antolatutako Ekitaldia, Martxoaren 6tik aurrera Kultur Etxean.
Italiak bizi guztiko zigorra ezarri die 'Kondor planean' parte hartu zuten zortzi militar ohiri. 27 inputatu zeuden. Hogei bat italiar-latinoamerikar hiltzea egotzita zigortu dituzte.
Beste bi deklarazio Argentinako kereilaren barruan. Etzi deklaratuko du Julia Lanasek Gernikan, eta gaur zortzi Tasio Erkiziak Bilbon, Maria Servini epailearen eskaerari erantzunez.
Esan baino lehen atera dituzte gorpuzkiak, familiak eskatuta. Azaroaren 16an aterako dituzte besteak. Iruñeko Udalak itun bat egin du artzapezpikutzarekin, helegiterik jar ez dezan.
Ez zenaren memoria. Emakumeak eta errepresioa. 36ko gerraz aritzean gutxitan aipatzen da emakumeen jarduna. Ez ziren gerra frontearen lehen lerroan izan baina gizartearen zutabe nagusia izan ziren hasieratik. Gogor zigortu zituzten horregatik. Beren-beregi andreak ezeztatzeko errepresio sistema garatu zuten faxistek.
Udalen bidea hasi da Iruñean inpunitate frankistaren aurka. 'Egia, justizia eta ordaina... orain!' manifestua sinatu dute hainbat hiriburutako udal ordezkariek. Frankismoko krimenen aurkako kereilarekin bat egin dute
Arabako administrazio nagusiek kereila jarri dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariengatik. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek "erantzukizun penalak argitzeko" eskatu dute Gasteizko Justizia Jauregian jarri dituzten kereila kriminaletan
Frankismoak errepresaliatutako emakumeak omendu dituzte Azkoienen. Horiek omentzeko eskultura bat inauguratu dute. Bertan izan dira Nafarroako Gobernuko ordezkariak.
Frankismoko biktimen deklarazioen aurka joko dute Hegoaldeko fiskalek. Espainiako Fiskaltza Nagusiaren jarraibidea jaso dute Argentinako kereilaren pausoen aurka egiteko. Deklarazio hartze guztien aurka joko dute fiskalek. Azken hitza epaileak izango du kasu bakoitzean
Erreparazio eta justizia eske, 41 urteren ostean. Otaegiren sendiak kereila kriminala aurkeztu du, frankismoko azken fusilatzeak argitzeko. Hainbat ekitaldi izan dira Gudari Egunean
Argentinako kereilako hemeretzi inputatuak deklaratzera deituko dituzte. Servini epailearen eskariari bide eman dio Espainiako Gobernuak, ia bi urteren ondoren. Lurralde bakoitzeko auzitegiei bidali die Serviniren eskaria, inputatuei deklarazioa har diezaien. Tartean dago Rodolfo Martin Villa Martxoaren 3ko hilketen arduradun politikotzat jotzen dutena.