50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin.
ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.
Ez zenaren memoria. Emakumeak eta errepresioa. 36ko gerraz aritzean gutxitan aipatzen da emakumeen jarduna. Ez ziren gerra frontearen lehen lerroan izan baina gizartearen zutabe nagusia izan ziren hasieratik. Gogor zigortu zituzten horregatik. Beren-beregi andreak ezeztatzeko errepresio sistema garatu zuten faxistek.
Udalen bidea hasi da Iruñean inpunitate frankistaren aurka. 'Egia, justizia eta ordaina... orain!' manifestua sinatu dute hainbat hiriburutako udal ordezkariek. Frankismoko krimenen aurkako kereilarekin bat egin dute
Arabako administrazio nagusiek kereila jarri dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariengatik. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek "erantzukizun penalak argitzeko" eskatu dute Gasteizko Justizia Jauregian jarri dituzten kereila kriminaletan
Frankismoak errepresaliatutako emakumeak omendu dituzte Azkoienen. Horiek omentzeko eskultura bat inauguratu dute. Bertan izan dira Nafarroako Gobernuko ordezkariak.
Frankismoko biktimen deklarazioen aurka joko dute Hegoaldeko fiskalek. Espainiako Fiskaltza Nagusiaren jarraibidea jaso dute Argentinako kereilaren pausoen aurka egiteko. Deklarazio hartze guztien aurka joko dute fiskalek. Azken hitza epaileak izango du kasu bakoitzean
Erreparazio eta justizia eske, 41 urteren ostean. Otaegiren sendiak kereila kriminala aurkeztu du, frankismoko azken fusilatzeak argitzeko. Hainbat ekitaldi izan dira Gudari Egunean
Argentinako kereilako hemeretzi inputatuak deklaratzera deituko dituzte. Servini epailearen eskariari bide eman dio Espainiako Gobernuak, ia bi urteren ondoren. Lurralde bakoitzeko auzitegiei bidali die Serviniren eskaria, inputatuei deklarazioa har diezaien. Tartean dago Rodolfo Martin Villa Martxoaren 3ko hilketen arduradun politikotzat jotzen dutena.
Martxoaren 3ko memoria Irlandan. Gasteizko 'igande odoltsuaren' gertaerak eta garaia azaltzen dituen aldizkari monografiko bat prestatu du Dublingo historialari talde batek, sarraskiari buruz nazioartean dagoen argitalpen faltak bultzatuta.
Frankismoaren beste biktima biren lekukotza jasoko du Servinik. Epaileak eskatuta, frankistek hildako abade baten ilobak deklaratuko du bihar, Gernikan; Luis Ortiz Alfau gudariak, berriz, 26an, Bilbon
Martxan da gatazkan emakumeek bizitakoa ikusarazteko ikerketa. Argituz elkarteak txosten bat osatu du, «euskal kasua» genero ikuspegia kontuan hartuta ikertzeko. Landa lana egitea falta zaie oraindik; ohartarazi dute datu falta nabarmena dela.
EAJren eta PSEren botoekin onartu dute poliziaren biktimen legea. Eusko Legebiltzarreko legeak 1978 eta 1999 artean Espainiako Estatuko funtzionarioek eragindako biktimak aitortzen ditu. Aintzat hartuko ditu ikertu gabeko salaketak. EH Bildu abstenitu egin da, eta PPk eta UPDk kontra bozkatu dute.
Espainiako militar kolpistek 1936ko uztailaren 22an bonbardatu zuten Otxandio. Erasoan 61 lagun hil ziren. Frankismoaren aurkako kereilan parte hartzea onartuko du udalak, ezohiko bilkuran.
Jaurlaritzak 1936tik 1978ra bitarte izandako giza eskubideen urraketak ikertuko ditu. Hitzarmena sinatu du EHUrekin eta Aranzadirekin, oinarrizko txosten bat osatzeko. Eusko Jaurlaritzak azken hamarkadetan izan duen bilakaera ere aztertuko du aditu taldeak, autogobernuak izan dituen ondorioei buruzko hausnarketa egiteko.
Frankisten esklaboek, askatasunari gorazarre. Frankismo garaiko esklaboei omenaldia egin diete Igariko gainean. Ekitaldian, frankistek esklabo izandako Luis Ortiz eta Vicente Lacasia egon dira, baita Nafarroako Gobernua ere. Memoria aldarrikatu dute.
Frankismoaren kereila oztopatzea egotzi dio Legebiltzarrak Madrili. Maria Servini epaileak zuzentzen duen frankismoko krimenen kontrako kereila argentinarrean 19 pertsona daude auzipetuta, Martin Villa ministro ohia tartean, martxoaren 3ko biktimengatik.
Iruñeko Udalaren kereila babestu dute frankismo garaiko ehun sindikalistak. Frankismoaren kontra borrokatu ostean, "gogoratzeko eskubidea" aldarrikatzen dute. Jazarri zitzaizkienak zigorrik gabe ez geratzea nahi dute.
Montejurrako gertaerak berriro ekarri ditu gogora 40. urteurrenak. Gaur bete dira 40 urte Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos hil zituztela. Lizarran hainbat ekitaldi antolatu dituzte gertaera horiek gogoratzeko.
Ondoko grabazioak frankismoaren erasoak pairatu zuten hiru emakumeenak dira. Frankismo gogorraren garietan. Ez ziren bakarrak izan. Beraien lekukotasuna milaka eta milaka emakume eta gizon torturatuen ordezkaritza bat da bakarrik. Oraindik erantzukizunik ez izatea eta arduradunak inpunitate osoz ibiltzea da mingarriena, lotsagarriena.
Ikusmina piztu du torturari buruz eginiko mahai inguruak, 8/2013 sumarioko auzipetuek antolatuta. Lorea Bilbao, Jon Mirena Landa eta Paco Etxeberria aritu dira «torturaren egia» azalarazten.
Torturaren kontrako muralak egiteko eta manifestaziorako deia egin dute
Atzoko atxiloketak salatu dituzte gaur Burlatan, eta bi deialdi zehatz egin dituzte: txoko guztietan torturaren kontrako murala pintatzeko deia egin dute batetik, eta, bestetik, torturaren kontrako manifestazioa antolatu dute, larunbaterako, 13:00ean, Burlatan. Deia egin aurretik ere hainbat pintaketa agertu dira Euskal Herrian Burlatako murala irudikatuz.
1936ko gerrako eta frankismoko biktimak gogoratu dituzte Iruñean. Ehunka lagun elkartu dira Nafarroako hiriburuan, 1936ko kolpearen ondotik hildakoak gogoratzen dituen plakaren aurrean.
Servini Epaile argentinarrak Gobernu espainiarrari eskatutako exhortoak edo erreguak Madrileko Auzitegi Nazionalak antolatu ditzan frankismo garaian egindako hainbat krimenen erantzule inputatuei ikerketa-galdeketak bertako epaitegietan egin daitezen, bertan behera geratu dira espainiar Justizia Ministerioak ez diolako inolako jaramonik egin.
Frankismoaren krimen matxistak auzitara eraman dituzte Argentinan. «Emakume izateagatik» jazarriak izan zirenen sei lekukotza jaso ditu Maria Servini epaileak
"Zigorgabetasuna" amaitzea galdegin dute Gasteizen milaka lagunek, martxoaren 3ko jazoeren 40. urtemugan. Inoizko babes sozial, politiko eta instituzional handiena izan dute oroimen ekitaldiek.
Yolanda Gonzalez zenari plazatxo bat eskaini diote Bilbon. Juan Mari Aburto alkateak esan du Gonzalezekin zuten "zorra" kitatu dutela.
Europako Parlamentuak tramiterako onartu du Martxoak 3 elkarteak Espainiako Estatuaren aurka jarritako salaketa. Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen, sarraskiaren 40. urtemugaren karietara
Paco Etxeberria: “Erraza da urrutiko kasuez hitz egitea, baina hemengoez hitz eginda alarma gorria pizten da”. "Aztnugal" kanpainaren barruan antolatutako mahai inguruan hitza hartu dute Lorea Bilbaok, Paco Etxeberriak eta Jorge Del Curak. Espainiako estatuan tortura ez dela ikertzen salatu dute, eta torturari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte.
Ezkabatik ihes egindako hamalau lagunen hilotzak topatu dituzte. Ihes egin ondoren, fusilatu egin zituzten. Arrastoak deshobiratzeko lanetan izan da Ana Ollo kontseilaria.
Amnistía Internacional-ek kereila bat aurkeztu du Mexikon, iker ditzaten 1936ko gerrako eta frankismoko krimenak. Giza eskubideen aldeko beste erakunde batzuekin batera salatu du Espainiako agintariek ez dutela inoiz ikertu eta argitu zer gertatu zitzaien desagertuei, eta biktimek beste herrialde batzuetan bilatu behar dutela egia, justizia eta erreparazioa.
Gatazka ahaztuenaren argiak.
Mendebaldeko Saharako Um Dreiga kanpalekuan izandako bonbardaketen ikerketa eta aurkitu dituzten hiru hobi berrien txostena argiratatu dute bi liburutan Hegoa fundazioak, EHUk eta Aranzadik Euskal Fondoaren babesean; Carlos Beristain eta Paco Etxeberriak zuzendu dute lana.