BURGOSKO EPAIKETA: 50 urtemuga

50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin. ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.

36ko guda argitu nahian

Gatazkaren ia hirurehun bideo sarean eskuragarri ipini dituzte Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Humanities Institute-k. Irudietako batzuk aurretik argitaratu gabeak dira3

Gehiago irakurri

Zer egin torturatuen pairamenduaz?

Euskal Herriko Torturatuen Sarearen lagin bat dira Pikaza, Moreno, Urizar, Fresneda eta Loran. Lau hamarkadatan Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan atxilotu eta torturatu zituzten milaka pertsonen ispilu.

Gehiago irakurri

Nafarroan ere!!

Martin Zabalza Bake eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak aurkeztu du 2024ko txostena, Nafarroako Parlamentuko Memoria eta Bizikidetza batzordean. Ekitaldia egingo dute otsailaren 13an, Baluarten.

Gehiago irakurri

Ebazpen zaila

Hautsak harrotu ditu azaroaren 20an Erorien Monumentua eraldatzeko akordio politikoak. Sinatzaileek uste dute egungo blokeoa gainditzeko irtenbidea dela, eta talde memorialistek eraispenaren alde egitea nahi dute.

Gehiago irakurri

50 urte zain

Franco diktadorea hil zeneko 50. urtemugaren harira, Espainiako Gobernuak hainbat jardunbide egin nahi ditu, eta, besteak beste, «memoria demokratikoarentzat» esanguratsuak diren tokiak bereziki goretsiko ditu.

Gehiago irakurri

Beste urrats bat aurrera

Idoia Zabalzak adierazi du oroimen ekitaldiak sostengua eman diela: «Badakigu egiaren jabe garela». Goiak aurrerapausotzat jo du egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean.

Gehiago irakurri

Eroriena eztabaida iturri

Diktadura goratzen duen eraikina eraistearen aldeko plataformakoek salatu dute euren bizkar hartu dela erabakia, eta legez kanpokoa dela. Nafarroako EH Bilduko militanteen %82,6k akordioa babestu dute.

Gehiago irakurri

Erabakia arduratsu bezain eztabaidagarri

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik hitzartu dute akordioa. Sinbologia frankista duten arkitektura elementuak eraitsi nahi dituzte, kupula ezkutatu, eta memoria demokratikoaren zentro bat sortu, Maravillas Lamberto izena hartuko duena.

Gehiago irakurri

Egia mozorrotzen du Espainiar Estatuak

Guardia Zibilaren kaleko erakustaldiak «normalizazio demokratiko» gisa uler daitezen nahi du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak. Memoria osoak salatu du ekintza horiek biktimak «umiliatzen eta birbiktimizatzen» dituztela.

Gehiago irakurri

Oroitza berreskuratzen

36ko gerraren ondoren Lezora lanera ekarri zituzten presoak oroitu nahi ditu Etxetxo elkarteak. Miguel Angel Barcenillak langile bortxatuen memoriaz aritu da. Iparragirre konzentrazio esparrua memoria gune gisa izendatu nahi dute.

Gehiago irakurri

Oroitzapenerako gunea

Egiari Zor, Aranzadi, Argituz eta Mikel Zabalza taldeek, Berridatzi elkarteak eta Lasa eta Zabalaren senideek proiektu bateratua plazaratu dute. Lasa eta Zabala torturatu zituzten lekua estatuaren «biktimen etxe» bilakatu nahi dute.

Gehiago irakurri

Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon erreparazioaren zein 50 urtez

1974ko maiatzaren 20an hil zituen Espainiako Poliziak Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon; orain, senideei baieztatu diete «exekuzio bat» izan zela. Albistea 50 urte geroago jaso izanak «zirrara kontrajarriak» eragin badizkie ere, beldurra garaitu dute. Asturiagako hilketaren biktimei egindako omenaldia, maiatzean. BIDASOKO HITZA

Gehiago irakurri

Elkarretaratzea laidoaren aurka

Memoria Osoa plataformak ostiral honetan egindako elkarretaratzean Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentroari hiriaren Urrezko Domina ematea arbuiatu dute. Astelehenean emango da saria eta «bizikidetza ereduaren aurkako erasoa» eta «iraingarria» da plataformaren ustez.

Gehiago irakurri

49 urte zain

Josu Mujika Aiestaranen sendiak argi du segada batean hil zutela. Ez dute ahazteko 1975eko uztailaren 30ean eta ondorenean bizi izandakoa.

Gehiago irakurri

Sorte on

Berriki, Nafarroako Gobernuak Poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortu du. 1978ko uztailaren 8an, German Rodriguezen alboan zen hura hil zutenean. «Bizitza aldatu zidan».

Gehiago irakurri

Nafarroan ere torturatu egin da

Mina erreparatzeko bidean haren dimentsio publikoa funtsezkoa dela aldarrikatu dute Metxe Gonzalez eta Mikel Soto Torturatuen Sareko kideek. UPN abstenitu egin da, eta udal gobernuak eta PSNk babestu dute sareak aurkeztutako mozioa.

Gehiago irakurri

Non dago Jon?

Jon Anza azkenezkoz ikusi zutenetik 15 urte pasata, «begirada guztiak» estatuek publikoki adierazten ez duten horretan daudela dio Jon Anza Gogoan taldeko Jokin Etxebarria

Gehiago irakurri

Oroitza historikoa berreraikitzen

Miguel Angel Barcenilla Lezoko Etxetxo memoria elkarteko kideak «Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon 1939-1942» lana egin du, «trabajadorien» memoria ahaztu ez dadin. Aldi berean, Oiartzungo Arkale mendian esklaboen barrakoi bat berreraiki du Kattin Txiki elkarteak.

Gehiago irakurri

Euskal Herrian torturatu egin da Diktadura ostean

Batzordeak 2022-2023ko ikasturteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. 66 biktima aitortu dituzte; tartean dira 49 tortura kasu, eta Joxi Zabalaren eta Josu Mujikaren hilketak. Baliabide gehiago eskatu dituzte lanerako, eta orain arte izandako «zailtasun handiak» salatu.

Gehiago irakurri