BURGOSKO EPAIKETA: 50 urtemuga

50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin. ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.

Homosexualak alfer eta gaizkile

Frankismoak gogor jo zuen LGTBI kolektiboaren aurka. Alferren eta Gaizkileen Legeak propio zigortu zituen homosexualak eta transak. Diktaduraren hondar urteetan, indarra hartu zuten kolektiboaren aldarrikapenek. 1979ko Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguneko manifestazioa, Bilbon, Arriaga paretik pasatzean, ekainaren 22an. EHGAM

Gehiago irakurri

Oroitza historikoaren jarraipena

Gaur estreinatuko da euskal zinemetan 'Popel' dokumentala. Filmak Gernikako bonbardaketatik Pragako errausketa labe batera joko du, Anjel Lekuona gudariaren eta Espainiako sei errepublikanoren istorioei segika. Memoria historikoa lantzea du helburu.

Gehiago irakurri

Zer egin Erorien eraikinaz?

Hainbat eragilek larunbatean Iruñean mobilizatzeko deia egin diete herritarrei, «ikur frankista hori behingoz Iruñeko kaleetatik ken dezaten». Iruñeko Udalari eskatu diote eraikinaren etorkizunaren inguruko prozesu parte hartzaile bat hasteko.

Gehiago irakurri

Asesinado por la policía?

2015ean, Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak ebatzi zuen Martinezek bere buruaz beste egin zuela. GEBehatokiak, berriz, 1975ean gertatutako heriotza haren beste ebaluazio bat eskatu dio gobernuari.

Gehiago irakurri

Beren historia berreskuratzen

Izpegiko besten kari, Iparretarrak taldearen eta garai hartako egoeraren inguruko mahai ingurua antolatu dute Baigorri eta Baztango gazteek. Zazpi militantek orduko egoera izan dute gogoan, eta gaurkoarekin parekatu.

Gehiago irakurri

Zerbait mugitzen hasi da?

Madrilgo 12. Auzitegian irekita dago kereila, Mujika Aiestaranen auzia argitzeko. Auzi hori ebazteak Andoni Campillo Alkorta, Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Moncho Reboiras Noiaren auzietan ere kereila bana onartzea ekar dezake

Gehiago irakurri

NBEren Giza Eskubideen Batzordeak tortura berriz izan du hizpide

Tortura, Sekretu Ofizialen Legea eta 1977ko Amnistia Legea izan dituzte hizpide, besteak beste, NBEren Giza Eskubideen Batzordean. Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren txostenean oinarrituta, batzordekideek galderak egin dizkiote Espainiari. Tortura, Sekretu Ofizialen Legea eta 1977ko Amnistia Legea izan dituzte hizpide, besteak beste, NBEren Giza Eskubideen Batzordean. Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren txostenean oinarrituta, batzordekideek galderak egin dizkiote Espainiari.

Gehiago irakurri

Haien oroitza berreskuratuz

Euskal Herrian borroka egin eta militatu dutenak oroitu dituzte Lagundu elkarteak antolatu ekitaldian. Baigorri sartzean egin pintada bat estreinatu dute, zeinetan Iparretarrak erakundeko sei kide agertzen diren.

Gehiago irakurri

Emakumeen pairamendua

«Gerra ezinezko egin behar da», zioen Juana Mirrek, 36ko gerraren izugarrikeriak kontatzean. 1937an fusilatu zuten, beste hainbat emakumeren moduan. 'Mujeres fusiladas. La memoria ausente' dokumentalean xehe bildu dituzte haietako batzuen testigantzak.

Gehiago irakurri

Erorien monumentua eraldatuko dute

PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik xedapen bat gehitu diote legeari, eta atzera bota dituzte elkarte memorialistek aurkeztutako zuzenketak. «Parlamentuaren historiako orrialderik ilunenetakoa idatzi dugu», kritikatu du Zurekin Nafarroako Carlos Guzmanek.

Gehiago irakurri

Legea aldatu nahi dute eraistearen aldekoek

Eraikina eraistearen aldeko plataformak legea aldatu nahi du, eraikinari babes oro kentzeko. Ostegunean eztabaidatuko dute PSNren, EH Bilduren eta Geroa Bairen proposamena Nafarroako Parlamentuan, eta hirurek aurrera jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Gehiago irakurri