50 urte dira jadanik, 1970.eko abenduak 3an hain zuzen, Burgosko Prozesua izendatua izan zen epaiketa hasi zela. Frankismoak nolabaiteko eskarmentu kriminal bat emantea nahi zion Euskal Herriko eta baita Estatutuko geztediari, zein 60ko hamarkadatik aurrera antolatzen hasi zen frankismoari aurre egiteko, ahal zituzten tresna guztiekin.
ETAko 16 militante jarri ziren bankilloan, baina epaiketaren ondoren bankilloan jarri zena, Europa eta mundu guztiaren aurrean, frankismoa bera izan zen, izugarrizkoa herri mobilizazioei esker. Frankismoaren gainbehera nagusiena hasi zen.
Estatuak 1976ko eta 1978ko sarraskietan izan zuen «erantzukizun nagusi eta zuzena» bere gain har dezala eskatzeko mozioak aurkeztuko dituzte Gasteizen, Iruñean eta beste hainbat udalerritan.
Frankismoak gogor jo zuen LGTBI kolektiboaren aurka. Alferren eta Gaizkileen Legeak propio zigortu zituen homosexualak eta transak. Diktaduraren hondar urteetan, indarra hartu zuten kolektiboaren aldarrikapenek.
1979ko Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguneko manifestazioa, Bilbon, Arriaga paretik pasatzean, ekainaren 22an. EHGAM
Andreak gizonen mendeko egin zituen legez frankismoak, eta doktrinatze eta zigor sistema zabal bat diseinatu zuen emakume eredu guztiz patriarkala ezartzeko.
Gaur estreinatuko da euskal zinemetan 'Popel' dokumentala. Filmak Gernikako bonbardaketatik Pragako errausketa labe batera joko du, Anjel Lekuona gudariaren eta Espainiako sei errepublikanoren istorioei segika. Memoria historikoa lantzea du helburu.
Hainbat eragilek larunbatean Iruñean mobilizatzeko deia egin diete herritarrei, «ikur frankista hori behingoz Iruñeko kaleetatik ken dezaten». Iruñeko Udalari eskatu diote eraikinaren etorkizunaren inguruko prozesu parte hartzaile bat hasteko.
2015ean, Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak ebatzi zuen Martinezek bere buruaz beste egin zuela. GEBehatokiak, berriz, 1975ean gertatutako heriotza haren beste ebaluazio bat eskatu dio gobernuari.
Izpegiko besten kari, Iparretarrak taldearen eta garai hartako egoeraren inguruko mahai ingurua antolatu dute Baigorri eta Baztango gazteek. Zazpi militantek orduko egoera izan dute gogoan, eta gaurkoarekin parekatu.
Duela berrogei urte GALek egin zuen atentatua oroitzeko ekitaldiak egin dituzte Baionan. Azken hamarkadetako babes instituzional falta deitoratu dute senitartekoek. Euskal Herriko ordezkari publikoek parte hartu dute gaurko ekitaldian.
Frankismo amaieran diktaduraren aurka aritu ziren euskal ekintzaileen artean aitortza jaso duen lehena da. Mendez eta Juan Luis Mondragon 1974an hil zituzten, segada batean, eta GEBehatokiak kereila bat aurkeztu du erantzukizun penalak argitzeko.
Gaur 50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk dokumental bat ekoiztu du: 'Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko'.
'Iñaki bota daue' ikerketa liburua aurkeztu zuen ekainean Pako Aristik. Iñaki Etxaberen hilketa eta garai hartako beste zenbait kasu aztertu ditu. Aristik uste du Etxaberen hilketa egun berean izandako atentatu baten «mendekua» izan zela.
Koalizioaren esanetan, Gogora-ko zuzendariak elkarren pare jarri ditu «frankismoa eta antifrankismoa», eta «gogoeta sakona» egiteko eskatu dio.
Alonsok eskatu du ETAko bi kideak ez sartzeko antifrankisten «zaku berean»: «Ez Txikik eta ez Otaegik ez zuten nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat».
Madrilgo 12. Auzitegian irekita dago kereila, Mujika Aiestaranen auzia argitzeko. Auzi hori ebazteak Andoni Campillo Alkorta, Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Moncho Reboiras Noiaren auzietan ere kereila bana onartzea ekar dezake
Euskal Herriko Torturatuen Sarearentzat lanean segitzeko akuilu izan da NBEren Giza Eskubideen Batzordearen txostena; izan ere, torturek ez dutela preskribatzen aitortuta, urteetako inpunitateari amaiera eman dakiokeela uste dute.
Rozalenek, Erramun Martikorenak eta Fermin Balentziak abestu dute. German Rodriguez eta beste biktimentzat egia, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte
Tortura, Sekretu Ofizialen Legea eta 1977ko Amnistia Legea izan dituzte hizpide, besteak beste, NBEren Giza Eskubideen Batzordean. Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren txostenean oinarrituta, batzordekideek galderak egin dizkiote Espainiari.
Tortura, Sekretu Ofizialen Legea eta 1977ko Amnistia Legea izan dituzte hizpide, besteak beste, NBEren Giza Eskubideen Batzordean. Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren txostenean oinarrituta, batzordekideek galderak egin dizkiote Espainiari.
Ekitaldia eginen dute irailaren 25ean, GALek hildako 27 biktimak oroitzeko. Frantziako Estatuak izan zuen inplikazioa ezagutzeko beharra azpimarratu dute. Ihintza Arrieta: «Garai hartan haur bat nintzen, eta jendea hiltzen ikusi nuen nire begien aurrean».
Haren aita, Fortunato Agirre, falangistek hil zuten 1936an, Lizarrako alkate zela. Memoria historikoaren aldeko militante ezagunenetakoak izan dira Mikele eta Mirentxu Agirre bikiak.
Ekinbide bateratua tramitatu dute Gasteizko Martxoak 3 eta Iruñeko Sanferminak 78 Gogoan elkarteek. Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 legearen mekanismoak erabiliko dituzte, «errepresioa jasan zutenen erreparazio morala» eskatzeko.
Nafarroako eta Espainiako gobernuek protokolo akordio bat sinatu dute memoriari lotutako proiektu bat garatzeko. Aurrerantzean ere Defentsa Ministerioa izango da gotorlekuaren jabe, baina Nafarroaren esku egongo da interpretazio zentro bat egitea.
Euskal Herrian borroka egin eta militatu dutenak oroitu dituzte Lagundu elkarteak antolatu ekitaldian. Baigorri sartzean egin pintada bat estreinatu dute, zeinetan Iparretarrak erakundeko sei kide agertzen diren.
Donostiako epaitegiak auzi penala artxibatu du, torturez akusatutako polizia frankistak hilda daudelako. GEBehatokiak azaldu duenez, mugarri bat ezarri da, ikerketa bat abiatu baita amnistia legea aitzakia gisa erabili beharrean.
«Gerra ezinezko egin behar da», zioen Juana Mirrek, 36ko gerraren izugarrikeriak kontatzean. 1937an fusilatu zuten, beste hainbat emakumeren moduan. 'Mujeres fusiladas. La memoria ausente' dokumentalean xehe bildu dituzte haietako batzuen testigantzak.
Ostiralean emango dituzte kereilaren inguruko xehetasunak. Larretxea bahitzeko agindu izana aitortu du Barrionuevok, besteak beste.
PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik xedapen bat gehitu diote legeari, eta atzera bota dituzte elkarte memorialistek aurkeztutako zuzenketak. «Parlamentuaren historiako orrialderik ilunenetakoa idatzi dugu», kritikatu du Zurekin Nafarroako Carlos Guzmanek.
Eraikina eraistearen aldeko plataformak legea aldatu nahi du, eraikinari babes oro kentzeko. Ostegunean eztabaidatuko dute PSNren, EH Bilduren eta Geroa Bairen proposamena Nafarroako Parlamentuan, eta hirurek aurrera jarraitzeko asmoa azaldu dute.