Hilotzak Nafarroan
Berria.- 2016.02.01
Aranzadi zientzia elkarteko teknikari eta paleontologo talde batek aurkitu ditu aztarnak Olabeko hilerritik gertu, Ezkaba mendian (Nafarroa). 1938an Ezkabako espetxetik ihes egin ostean fusilatutako hamalau lagunenak dira arrastoak.
Bertan izan da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanen kontseilaria, Alvaro Baraibar Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen idazkariarekin batera. Ollok nabarmendu du Nafarroako Gobernuaren lehentasuna dela "bakearen eta elkarbizitzaren kultura sustatzea".
Baraibarrek, berriz, azpimarratu du berehala ekin behar dietela frankismoaren biktimen arrastoak berreskuratzeko lanei, hobiak topatzea lekukoen testigantzek baldintzatzen dutelako eta horiek adinekoak direlako.
Aranzadi elkartea urtarrilaren 20an hasi zen arrastoen bila Olaben.