Albisteak

Beranduegi, agian

Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan.

Gehiago irakurri

Mataza askatuz

'Barbaroak eta zibilizatuak' bere azken liburuan, Atutxak aztertu du nola eraikitzen diren bi kategoria horiek, eta ardatz horretatik ihes egitea proposatzen du, eztabaida beste parametro batzuetan kokatuz.

Gehiago irakurri

Izotzmendiaren erpina

1960tik gaurdaino tortura eta tratu txarrak salatu dituzten 891 pertsona identifikatu dituzte Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikerketa batean. Horrenbestez, eta 2017an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei oraingoak gehituta, guztira 5.181 kasu erregistratuta dauzkate Hego Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

Urte bat gehiago zigorgabetasunean

Urtero legez, German Rodriguezi omenaldia egin diote Iruñean, 1978ko uztailaren 8an Poliziak tiro batez hil zuen toki berean. Ekitaldi berean gogora ekarri dute egun haietan Donostiako San Bartolome kalean eraildako Joseba Barandiaran gaztea ere.

Gehiago irakurri

Polloeko anabasa antolatua

Aranzadiren arabera, gutxienez hamazazpi miliziano daude Polloeko mausoleo frankistan lurperatuta, Donostian. Ehorzketen liburuaren arabera, identifikatu gabeko laurogei gorpu daude hobi berean

Gehiago irakurri

Justizia lortu arte.

45 urte igaro dira Poliziak bost langile hil zituenetik Gasteizen. Omenaldiak egin dira, eta Martxoak 3 elkarteak azpimarratu du Biktimen Oroimenezko Zentroa herritarrek eginiko lanaren «fruitua» dela

Gehiago irakurri

Egiak pairatutako tortura oroitarazi dio.

'Non dago Mikel?'-en harira zabalduriko audioan, atxilotu bat ia hil arte torturatu zuela dio Gomez Nietok. 1984ko urtarrileko sarekada batena da erreferentzia, eta Josu Mujika izan zen atxilotuetako bat. Erraiak nahastu dizkio grabazioa entzuteak.

Gehiago irakurri

Ama kuraia.

Musikari eta politikariak argitara eman du Teresa Borras amak Gasteizko San Pedro elizako parrokoari bidalitako gutuna. Bere haurretako seik pairaturiko torturen berri eman zion, eta mezan Francoren alde otoitz egiteko erregutzeari uzteko eskatu zion.

Gehiago irakurri

Tortura azaleratuz.

Sakanako 149 tortura kasuen egia azaleratzeko, 'Arg(h)itzen' dokumentala osatzen ari dira eskualdeko hainbat herritar. Ikus-entzunezkoa egiteko diru-bilketa kanpaina bat abiatu dute. Bideoa albistearen barruan.

Gehiago irakurri

Epaileek gutxietsi zuten soinudun agiria.

Mikel Zabalza Intxaurrondon torturatuta hil zela baieztatzen duen audio elkarrizketa bat argitaratu du 'Público'-k. Grande-Marlaskak agerraldi bat egin dezala eskatu du Geroa Baik, eta EH Bilduk Espainiako Kongresuan galdetuko dio Pedro Sanchezi.

Gehiago irakurri