Argentinako Kereila
Eta estruktura guzti horren erantzuleek (epaileak, militarrak, indar errepresiboak, oligarkia ekonomiko eta finantzakoak, elizako hierarkia...) bere horretan jarraitu zuten agintzen, frankismoaren oinordeko nagusienarekin batera, monarkiarekin, gaur arte.
Ez zaie inongo erantzukizunik eskatu 40 urteko diktadurapean egindako sarraskiengatik. Eta ez dago ezer epaitzerik, “amnistia lege” bat sortu zutelako, egungo sistema juridikoak garai haietako ezer epaitu ahal ez dezan.
Ehunka milaka biktimak ezin dute ezer erreklamatu, beraz. Ez Egia, ez Justizia, ez Erreparaziorik. Justizia Unibertsalera jo behar izan dute, Jurisdikzio Internazionalaren babesarekin bakarrik ikertu eta epaitu daitezkeelako genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak, Estatu batek egindako legeek baino gorena delako. Horrela sortu zen Argentinan frankismoaren krimenen aurkako Kereila bat.
Eta horrela hartu zuen Goldatu Elkarteak kereila hori Euskal Herrira eta Estatu espainiarrera ekartzeko ardura, biktimei ate bat irekiaz beraien salaketak plazaratzeko, Egia guztia eta Justizia guztia egin dadin, inpunitatearekin bukatuaz. Zorionez, Euskal Herrian dauden hainbat Memoria Elkarteek eta Erakunde Sozialek bat egin zuten gure proposamenarekin eta euskal plataforma bat eratu genuen:
“FRANKISMOAREN AURKAKO KEREILAREN EUSKAL PLATAFORMA”
“Argentinako Kereila” atal honetako azpi-kapituluek emango dizue jarduera guztiei buruzko informazio zehatza.
------------------------------------------------------------
BABESLEA: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2012.urtetik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundia sendotasunez ari zaigu babesten, frankismoaren inpunitatearen aurkako lanaren betebehar ekonomikoak eta honek ekartzen dizkigun diru-kontu larrialdiak subentzioekin leunduaz, beti ere deialdi bakoitzaren arauak bete araziz. Bidezkoa zaigu laguntza hauek aipatzea eta begirunez eskertzea Memoria Historikoaren alde Gipuzkoako Erakunde gorenenak egin duen hautua.