12/2016 ko legea

2017/03/01
Lehengo eta behin, lege honek epe berri bat irekitzen du, 2017ko agorrilaren 10era arte, biktimatzat onartua izateko eta, ondorioz, laguntzak jasotzeko. Honek esan gura du, Jaurlaritzaren aurreko dekretuaren babesa eskaerak epez kanpo egin zituztenek beste aukera bat dutela eta egin ez zituztenek, baina orain gura dutenek, lege honen babesa jaso ahal dutela. Horretarako, Jaurlaritzaren teknikari den Maria Angeles Sanchez Amadorekin harremanetan jar zaitezkete 945019146 telefonoren bidez edo ma-sanchez@euskadi.eus posta elektronikoz. Gurekin be berba egin ahal duzue, "Kontaktua"-n agertzen diren bideak erabiliz, eta laguntza emango dizuegu eskaerak betetzeko.

giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimeei buruzko legea

Errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura, 12/2016 legearen arabera:

Esteka honetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/12/2016-legea/